"Bookcrossing": liburuen trukaketa Donostian
Eskutik eskura
Hiritar partikular baten proposamena izan da. Hemendik aurrera Donostiako Udal Liburutegietan utzi dezake nahi duenak bere liburua, bookcrossing-ean parte hartzeko. Trukaketa katea hasteko lekuak izango dira beraz Donostiako Udal Liburutegiak.
"Bookcrossing" izeneko jarduera zabaltzen ari da mundu osoan: liburutegietako liburuak gune publikoetan uzten dira, jendeak har ditzan. Gero, irakurleak berriro ere beste gune publiko batean utzi beharko du liburua, herritarren arteko trukaketa bilatuz.
Liburuek jarraitzen duten ibilbidea www.bookcrossing-spain.com helbide elektronikoan aurki daiteke.
Liburua erregistratu
Liburu bakoitza webgunean erregistratzen da eta kode bat ematen zaio. Liburua erregistratu baino lehen, webgunean izena eman behar dugu. Azalpen orri bat ere jartzen da liburuan, aurkitzen duenari azaltzeko liburuak zer helburu jarraitzen duen. Liburua erregistratu ondoren jabeak non uzten duen esaten du webgunean.
Mundu osoan zehar
Duela hiru bat urte sortu zen bookcrossing proiektua Datu basea eta liburuei jarraipena egiteko aukera eskaintzen du webguneak, liburu bakoitza nondik nora doan jakiteko. Egun, mundu guztiko milaka irakurle biltzen dituen "elkartea" da bookcrossing-a.
Urtarrilean, Bookcrossing: irakurketa eta abentura izenburupean izan genuen Sustatun Bookcrossing-aren berri.
Erantzunak kargatzen...