Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ikasleendako apunte biltegia eraberritua, foro eta guzti

ikaskide - ikaskide.com
2004-04-06 11:04

Ikaskide.com poiektua aurrez azaltzeko idatzi genuen bezala orain atari bilakatu dugula esateko gatoz zuengana.

Ikaskide.com euskal ikasle zein euskaldun guztientzat egin genuen proiektu bat da. Urtebete egin du eta bertan ikasleentzako apunteak izateazgain ikasketa ezberdinen inguruan informazioa eta ikasle ohi edo beteranoenen laguntza ematen da.

Orain, urtebetetzea aprobetxatuz, itxura berria eman diogu atseginagoa izan dadin eta baita ere Sustatuk duen gisako sistema batez baliatuz edonork berriak gehi ditzan. Baditu baita ere foroak eztabaidatzeko, inkestak... eta etorriko diren beste hamaika berrikuntza gehiago gehitu dizkiogu.

Mila esker orainarte gurean izan zaretenoi eta besteoi animatzen zaituztegu ikaskide.com ezagutzera eta parte hartzera.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu