Azken Txistu eta danboliñ aldizkariaren Edit Orinalean azken aldion "txotxolokeria ugari entzuten (omen) gabiltz" euskal literatura dala eta ez dala. Zarraparra sustarbako erizten deutse, esaterako, belaunaldien kontu horreri. "Zakilurten" deitu naute niri.
Gauza gehiago ere badio, Iban Zalduaren belaunaldien kontu horretaz ere... (ikus txistuytambolin.com). Eta neri dagokidanez, ez dakit zer esan: okurritu eta bota nuen Atxaga Nobel sarirako, ez zitzaidan askorik kosta, tartean moxkorturik eta guzti ere egongo nintzen akaso, baina aldeko erantzunak ere izan zituen, proposamen ausarta gisa bataiatu zuten, "non sinatu behar da?" ere batzu-batzuk galdetu zuten han eta hemen, eta eusten diot esandakoari.
Atxagaren poema berri bat ere jaso genuen. Irakurri ez badiozue ere, Atxagak esana du aspaldian ez dabilela motoan. Guri oraindik tokatzen zaigu ibiltzea. Ez genuen aukerarik izan gure zaharraren vespa heredentzian jasotzeko, mobiletea saldu genuen, cadya txikitu, guzzi gorria erre eta suzuki scooterrean ibiltzen gara orain. Ez daukagu motorik saltzeko bapere eta batere ez zaigu axola. Zenbait aldizkari sortu ditugu edo bertan arituak gara joan deneko ia 20 urteotan (Susa, Argia, Kantillape, Goierritarra, Ostiela!...) eta zuek kexatu egiten zarete zuen 5. Txistu digitala badenik ere ez dakienik badirela-eta?
Gustura irakurri izan dut beti Txistu eta danboliña eta hori esan ere esan genuen Ostielaren 23.ean zendutako literatur aldizkariei eta Atxagari tarte zabalak eskaini genizkienean. Ez dakit, ez dut uste ganorabako eta zakilurten bat naizenik, gu moxkortu egingo gara, baina pasa egiten zaiguk, beste batzuei etzaiek sekula pasatzen. Beharbada izango nauk, baina etzekiat gustatzen ote zaidaken muturrera hola esate hori.
Etzekiat zeinek hartu duzuen edo daramazuen ale erektronikoen ardura, sekula ez duk garbia izan, ezizenetan anparatu izan baitzeate gehienetan. Komenientzien arabera batzutan "guka" eta bestetzutan "nika" aritzen zareten horietakoak ote zarete? Beharba gaztetxok zeate, beharba ez . Oso ondo. Zuek ikusi beharko duzue zertan ari zareten, enfant terriblearena egiten? adinarik ba al duzue ba horretarako? Bernardok esan ziakean hemen 20 urte gutxiago bagenu bezala gabiltzala gabiltzanok, 30ekoek 10, 40koek 20...
Nik, "umekeriez" gogaituta, erreleboa egitea nireak eta bi kostata gero, ustez esku onetan utzi diat Ostiela! eta zuei ere dabilkizuen bideak erakutsiko dizue. Putz ere itxi omen ditek...
Peperen belaunaldi berriei kostako zaiek guk egindakoaren parekoa egitea! Degeneratuen kontua zuek esan duzue, baita Nobeli dinamita apur bat ostuteko kontuak. Earrak zaudek ba kontuak eta komeriak halako gauzetan aritzeko...! Ala, akaskarla!
Erantzun
Sartu