Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak bideraturiko E-baltzuak dirulaguntzen deialdia abian da. Bi alorri dagozkie dirulaguntzak: negozio elektronikoaren ezarpena eta zaintza teknologikoa.
Helburua:
E-baltzuak planaren helburu orokorra enpresa txiki eta ertainei laguntzea da. Horrela, informazio eta komunikazio teknologiak eraginkortasunik handienaz erabili ahal izango dituzte, merkataritza elektronikoa zabaltzeko inguru egokia sustatuz eta informazio eta komunikazio teknologien gaian ezaguerak eskuratzen lagunduz.
E-baltzuak Planaren bitartez laguntzak emango dira bi alor hauetan:
Onuradunak
Dirulaguntzak lortzeko baldintza hauek bete behar dira:
a) Euren elkargo eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
b) Lantegi bat, gutxienez, Bizkaiko Lurralde Historikoan kokaturik egotea.
c) Bere plantilan 100 langile baino gehiago ez izatea.
d) Ondoko bi mugotako bat ez gainditzea: 14.000.000 euroko urteko negozio kopurua edo 10.000.000 euroko balantze orokorra.
e) Egun arteko zerga-betebeharrak nahiz herri zuzenbidezko bestelakoak eta Gizarte Segurantzakoak beteta edukitzea.
Ezin dira onuradunak izan herri sozietateak eta herri zuzenbideko erakundeak; halaber, izaera horretatik salbuetsita daude irabazteko asmorik gabeko fundazioak eta elkarteak.
Laguntza-gai diren jarduerak
Negozio elektronikoa:
Zaintza Teknologikoa:
Diruz laguntzeko modukoak izango dira jarraian adieraziko diren jarduketa horien emaitzako kostuak, baldin eta erakunde kudeatzailea den Centro de Diseño Industrial, S.A. (DZ) enpresarekin lankidetzan egiten badira.
Eskabideak aurkezteko epea eta era
Eskabideak, behar bezala beteta, Internet bidez aurkeztu beharko dira, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren www.berrikuntza.bizkaia.net izeneko webgunean dagoen eredua erabiliz, BizkaiBai sistemaren bitartez.
Aurrekoarekin bat, eskabideak Internet bidez aurkezteko enpresa interesatuek BizkaiBai zerbitzuan alta eman behar dute. Zerbitzu honen erregistroa Ogasuna eta Finantzak Saileko bulego nagusietan dago, Bilboko Kaputxinoen Bidea kaleko 2an. Bestela ere, sail honetako edozein bulegotara jo daiteke.
Bestalde, erantsitako dokumentazioa Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren erregistroan aurkeztu beharko da (Obispo Orueta kalea, 6), hura irekita egon ohi den orduetan (8:30etik 13:30era). Edozelan ere, erantsitako dokumentazioari eskabidearen sarrera-erregistroko zenbakia gehituko zaio. Zenbaki hau eskabidea Internet bidez tramitatutakoan lortuko da.
Eskabideak aurkezteko epea:
Harremanetarako:
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu da e-baltzuak programaren berri, martxoaren 9an (047 zenbakia).
Erantzun
Sartu