Ameriketako Estatu Batuetan hainbat arazo sortzen ari dira Wi-Fi konexioetan. Erabilgarri dauden sareetan kolapsoak daude, Interneterako sarbide puntuak asko baitira.
Sare kopuru handia
Haririk gabeko konexioetan arazoak daude instalatutako sareen pilaketagatik. Butxadurak (ataskuak) ugariak dira, eta kasu askotan, kolapsoa erabatekoa da. Wi-Fi sareen kopurua oso handia da eta sareak deuseztatu egiten dira; hau da, erabilgaitz gelditzen dira. Horrek eskuko ordenagailuetan eragiten du.
Ameriketako Estatu Batuetan erabiltzaile orok instalatu dezake sare bat 100 dolare baino gutxiagogatik. Ondorioz, egunean milaka sare sortzen dira.
Martxoan Hannover-en (Alemanian) egindako CeBIT teknologia-ferian aurreikusi ziren Wi-Fi konexioetan izan daitezkeen arazoak. Bertan Internetera konektatzeko arazoak izan ziren, sarbide puntuen (access points) kopurua handia zela-eta sortutako ataskuen ondorioz. Hori gertatzen ari da, hain zuzen, Estatu Batuetan.
Sare bilatzailea
New York hirian tamaina txikiko tresna edo gailuak saltzen dituzte erabilgarri dauden sarek aurkitzeko. Hau da, 30 dolaretan saltzen den WI-FI Finder gailuarekin, botoi bat sakatuz, jakin daiteke haririk gabeko konexiorako zein sare dagoen momentuan libre.
Erantzun
Sartu