Aurki ezazu Telendro bat Googlen
Zer da telendro bat? Honako hau:
Aurki bilatzailearen domeinuan kokatu dugu http://www.aurki.com/Telendro helbidea lehiaketa txoro samar batean parte hartzeko. Astelehenean bitartean, zuk, Sustatuzale, laguntzen badiguzu, GMail kontu bat irabaz dezakezu.
Telendro hitza Google-n bilatuta, ea nork bere orria lehenbiziko lekuan jarri, horixe da koxka. Google-ren gainean jarraipena eta albisteak ematen dituen Dirson webgune gaztelaniazkoak bota zuen ideia.
Luze joko du honek. Irailaren 26an lehenbizi denak, hark irabaziko du.
Sustatu-ren lan teknikoetan ibiltzen garen batzuk, Aurki.com-en orri bat jarri genuen astearte gauean, ea zer gertatzen zen. Eta, hara!, lehiaketaren lehenengo egunean lehenengoak ginen Google-ko bilaketan. Bigarren egunean, aldiz, bigarren postura jaitsi ginen, eta pentsatu genuen gure hamabost minutuko fama garaia igaroa zela. Hala ere, gaur, berriro lehenenengoa da Aurkiko Telendro handia. 500 emaitza daude berba horrekin Google-n, eta euskalduna nagusi!
Bitartean, Dirson-ek lehiaketan tarteko sari bat jarri du. Astelehenean, hilak 3, eguerdiko 12.00etan lehena denak, GMail kontu bat irabaziko du. Badakizue, Google-k jarritako e-posta zerbitzua, gigabyte bateko kapazidadearekin, hori da Gmail.
Astelehenera arte, Aurkiko telendro euskaldunak aukerak badituela uste dugu. Hortik aurrera, nekez. Jendeak domeinuak erosi ditu, hala nola Telendro.com, org, net... Era berean, Mexikora ere salto egin du telendro-maniak eta baliteke hurrengo hilabeteetan, gaztelaniaz ulertzen dugun jendeetatik aparte, txineraz edo ingelesez zabaltzea mania hau, eta orduan, are zailago... Baina, oraingoz, tarteko saria ere bada zerbait.
Parte hartu zeuk ere
Eta zuk, Sustatuzale horrek, zer egin dezakezu?
- Nahi baduzu, parte har ezazu Telendro-guduan zuk ere, Aurkiren kontra eta guztien kontra, zeure Telendro orria kokatzen saiatzeko.
- Dagoeneko kokatua dagoen Telendro euskaldunari lagundu nahi badiozu, egin kanpaina Aurki-ren alde.
Azken aukera hau gustatzen bazaizu, horra saritxoa: geuk irabazten badugu asteleheneko saritxoa, lehena bada Aurkiko telendroa, GMail kontu hori ez guretzat, baizik eta zuretzat izango da. Geuri oparitzen digutena, zuretzako. Zera behar duzu egin horretarako.
1. Jar ezazu Aurkiko Telendro ederrarekin bat egiten duen lotura bat zure webgunean, kode hau itsatsiz zure orriaren edo orrien HTML kodean:
<h2><a href="http://www.aurki.com/Telendro" title="Telendro">Telendro</a></h2>
2. Abisu eman Sustatun, pegatu duzula kodea, eta non pegatu duzun (URL helbidea) jakinarazi, albiste honi berari erantzunez. Astelehena baino lehen egin behar da hau.
3. Erantzun horien artean, saria lortzen badugu, zozketatuko dugu astelehenean bertan nori helarazi Gmail helbidea. Espero dugu posible izatea aukera hori, Dirson-ek irabaztekotan guri ematen diguna, guk beste norbaiti transferitzea. Berehalakoan hala ez bada, saiatuko gara beste nonbaitetik Gmail gonbidapen hori bideratzen.
Eskerrik asko. Aurrera Telendro!
Erantzunak kargatzen...