Ikastaroa Miramon Enpresa Digitalak antolatu du eta maiatzaren 6an eta 7an izango da, Donostiako Teknologia Elkartegian. 10 orduko iraupena edukiko du ikastaroak eta prezioa 30 eurokoa da. Plaza kopurua mugatua da.
Bilatzaileak eta Internet
Bilatzaileek (Google, zehazki) izugarrizko eragina dute Internet erabiltzen dutenen jokaeran. Munduko erabiltzaileen %40k bilatzaile hori erabiltzen dute hasierako orrialde gisa. Bestalde, erabiltzaileen %80k (gutxi gorabehera) Google erabiltzen dute zerbait begiratu nahi dutenean. Horregatik, bilatzaile hori balio izugarriko publizitate plataforma bihurtu da, eta on line marketingaren muina da.
Ikastaroa Miramon Enpresa Digitalak antolatu du, Bilatzaileen Marketinga aurkezteko, Google-ren paradigman oinarrituz. Halere, ez ditu lehiakide zuzenak ahazten; Yahoo, bereziki.
Norentzat: Enpresetako arduradunentzat eta erabakiak hartu behar dituzten profesionalentzat (enpresaburuak, gerenteak eta sail arduradunak).
Helburua: Enpresetan beharrezko know-howa ezartzea, bide hori erabiltzen jakin dezaten. Izan ere, lehiaketarako abantaila bat da, eta, ondorioz, hainbat bezero erakar ditzake. Horrela, enpresaren merkataritza aukerak hobetu daitezke.
Egitaraua:
Ikastaroa:
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko www.enpresadigitala.net, www.miramondigital.com webguneetara edo 943 00 09 99 telefonora jo dezakezu.
> Ikastaroa Miramon Enpresa Digitalak antolatu du,
------ Eta jende gutxirendako antolatu ere. Entzun dut beteta dagoela plaza kopurua. Hori bai, deitzen dituztenen izenak hartuko dituztela hurrengo baterako...