Bertizko Turismo Partzuergoak VII. Bidasoako Film Laburren Lehiaketan izena emateko epea zabaldu du. Maiatzaren 12a bitarte aurkeztu ahal izanen dira lanak.
Bidasoako eskualdean, Beran, Donezteben, Elizondon eta Hendaian eginen da aurten ere VII. Film Laburren Lehiaketa. Azkeneko urteetan Euskal Herriko zein nazioarteko artista ezagunek parte hartu dute jaialdian, eta anitz sendotu da jaialdia bera. Aurtengoa abuztuaren 23tik irailaren 3ra eginen da.
Zortzi sari, guztira
Sari nagusia, urrezko iratzea, 3.000 eurokoa da, eta horrezaz gain bertze zazpi sari ere emanen dira: Zilarrezko iratzea (1.500 euro), eta brontzezko lau iratze (1.000 euro bakoitzak); eta aktorerik onenari, Euskal Herriko laburrik onenari, Giza eta bake baloreak ongien islatzen dituenari, eta natura eta paisaia ongien agertzen dituenari. Bertze bi sari ere emanen dira, horiek diru ordainik gabe: publikoak hautatutakoa eta argazki onenaren saria, Gipuzkoako Argazkilarien Elkarteak emana.
Oinarriak
Oinarri guztiak hemen eskuragarri:
Erantzun
Sartu