Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal gastronomia: errezetak euskaraz on-line

Sustatu - Sustatu
2004-04-27 10:04

Errezetak

Mota askotako errezetak biltzen dira webgunean: pintxoak, hasierako hotzak eta beroak, arrainak eta itsaskiak, haragiak eta hegaztiak, saltsak, gozogintza, okintza, kafeak, etab.

Errezeten barne, janarien elaborazioaren gaineko azalpenak ematen dira, baita osagaien zerrenda ere. Gainera, janariaren nutrizio informazioa ere eraskusten da, besteak beste.

Gomendaturiko errezeten tartea eta errezeta berrien zerrenda ere azaltzen da. Atal honetako edukia euskaraz irakurri daiteke.

Webgunean aukera ematen da nahi duenak errezeta bat bidaltzeko (atal hau euskaratzeke dago).

Hiztegia

Gastronomiaren gaineko hiztegia dago on-line, euskaraz. Jakien eta osagaien esparruko hitz ugari aurkitu daitezke bertan.

Webgunea, Leioako Ostalaritza Eskolak sortua da.

www.gastronomiavasca.net

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu