Sustatu logoa Teknologia albisteak

New Yorkeko Euskal Etxeak albistegi digitala jarri du sarean

Sustatu - Sustatu
2004-04-29 12:04

Euskaldunon berri

Luis Foncillas Etxebarria da New Yorkeko Euskal Etxeko presidentea. Bere esanetan, webgunea "albistegi elektroniko bat da, non Estatu Batuetan gertatzen diren euskaldunekin lotutako albisteak biltzen diren". Horretarako, "A Basque America" eta "NY-ko Eusko Etxea" atalak ageri dira.

Luis Foncillas Etxeberria, New Yorkeko Euskal Etxeko presidentearen hitzetan, "gure asmoa da Estatu Batuetako informazio eremuan euskalduna edo Euskal Herria bezalako hitzak agertzen direnean, dagokien albisteak berehala gure webgunera ekartzea".

Hauek dira webguneak dituen atalak:

  • "New York News": hiriko berriak jasotzen dira atal honetan.
  • "A Basque Amerika": euskaldunekin zerikusia duten Estatu Batuetako albisteak biltzen dira atal honetan.
  • "Euskal Herria": Euskal Herriko albisteak.
  • "Eusko Etxea of NY": bertako Euskal Etxearen gaineko informazio eta albisteak biltzen dira.

Euskal Etxeko webgunean hainbat hizkuntzatan ageri dira notiziak: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez, laster baita frantsesez ere. Ez dago webgunearen hizkuntza bertsiorik, hizkuntza ezberdinetan idatzitako testuak bata bestearen ondoan argitaratzen dira. Webgunearen diseinua Iblnews New York enpresak egin du.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu