Mugitua dago sarea bilaketa motore handien alorrean. A9 ezagutu dugu; Yahoo oso berritua eta indartua bilaketetan; MSN ere ba omen dator laster. Bitartean, ordea, ez oso berri onak euskararentzat bilatzaile handietan. Google eta Alltheweb-en behintzat.
Alltheweb bilatzaileak lehen euskarazko emaitzetara murriztu zitezkeen bilaketa aurreratua eskaintzen zuen. Jada ez.
Bilaketa aurreatuaren aukeran zegoen hizkuntza-murrizketa egiteko aukera. Eta han, Google-ren hizkuntza murrizketako aukeretan ez bezala, egon bazegoen euskara (eta ondo zebilen gainera). Orain, jada ez. Albaniera, Katalana eta beste hainbat bai, baina euskara ez.
Googlek, bestalde, bere interfazea aldatu du duela egun batzuk. Alorrez alorreko bilaketan, direktorioko aukerak desagertu dira ingelesezko, gaztelaniazko eta frantsesezko Google bertsioetan. Emaitza zerrendan ere, ez da ageri jada direktorioko aukerarik.
Direktorioko aukerak garrantzitsuak ziren, euskarazko edukiak eta emaitzak ondo identifikatzeko, Open Directory Project-etik (Dmoz.org) elikatzen delako Google (eta iturri bera du Aurki direktorioak).
Konparatu, sustatu bilaturik Google-n, emaitzak:
Euskarazko emaitzetan, direktorioari dagozkien datuek ematen digute aukera beste agerkari elektroniko euskaldun batzuetara joateko, Kultura atala esploratzeko... Ingelesezko emaitzetan, ez dago aukerari hori. Joan den astean, bazegoen.
Direktorioa ez dute kendu Googletik, baina orain, ez da ageri interfaze nagusietan.
Erantzun
Sartu