HIZTEK graduondokoaren 5. mintegia bihar, apirilak 30, izango da UEUren Ikastetxe Nagusian.
Azken urteotan, hizkuntzaren beste alor guztietan bezalaxe, teknologien aplikazioak gero eta nabarmenagoa da euskararen irakaskuntzan. Teknologiak berak aurrera egiten duelako batetik, eta irakasteko eta ikasteko moduak aldatzen doazelako bestetik. Bi alderdiak batuta, autoikaskuntzaren bidetik batez ere, euskararen irakaskuntzan aldaketak egon direla eta badaudela somatzen da nabarmen.
Gai honetan sakontzen lagunduko diguten profesionalek beren esperientziaren berri emango digute. Beste hizkuntza batzuetako kontuak nola dabiltzan argituko digute eta aurrera begira mugimendu honek guztiak zer eboluzio izango duen ikusten lagunduko digute.
Informazioa
Erantzun
Sartu