Sustatu logoa Teknologia albisteak

Abantail: enpresa berria Diseinu Moldatzailearen alorrean

Helburua:

Abantail-en helburua honakoa da: espainiar merkatuan lider bihurtzea Diseinu Moldatzailearen alorrean, hain zuzen ere, produktua bezero bakoitzaren eskakizunetara pertsonalizatzean oinarritutako industria lehiakortasunerako estrategian.

Sustatzaileak:

Enpresa berriaren egoitza Arrasaten dago eta sustatzaileak hauek dira:

  • Ikerlan, diseinu eta produkzio teknologia aplikatuen alorrean 25 urteko esperientziaren bermea duena.
  • LKS, kudeaketa eta informazio eta komunikazio teknologien aholkularitzan enpresa liderra.
  • Eta MCC Korporazioa.

Sustatzaileek Arteche, Azcue, Azkoyen Irizar, Orona edo Ulma bezalako punta-puntako enpresetan Diseinu Moldatzaileko proiektuen inplementazioan duten hamar urteko esperientziaren bermea du Abantail-ek. Arrasateko enpresa berriaren jarduera bezeroaren aldetik eskakizun anitz eta aldakorreko produktuak ekoizten dituzten enpresa guztietara zuzenduko da.

Diseinu Moldatzailea

Abantail-en abiapuntua honakoa da: gaur egungo industria sareak optimizatu eta errentabilizatu egin behar du Diseinu Moldatzailea bere prozesuetan. Izan ere, seriean ekoiztea ia zaharkitua geratu da eta bezeroak gero eta gehiago eskatzen du produktuak pertsonalizatzea testuinguru lehiakor honetan.

Hau da Diseinu Moldatzailearen aplikazioaren oinarria: produktuaren diseinuak izan ditzakeen aldaera guztiak biltzen dituen eredu edo "produktu generikoak" konfiguratzen dira, eta horrela, ondoren eskaera bakoitzaren behar zehatzetara egokitu daiteke.

Abantail-ek garatutako diseinu moldatzailea optimizatzeko proiektuei esker produktuaren ezagutza arrazionalizatu eta formalizatu egiten da. Eta diseinu lanak sinplifikatu eta automatizatu egiten dira eskaerei erantzuteko prozesuan.

Abantail-ek bere bezeroei zerbitzu integrala eskaintzen die: produktua hobetzeko aholkularitza, kontsultoretza eta euskarri teknologikoa (normalean konfiguratzaile informatiko baten inplementazioa edo neurrira egindako CAD sistemak garatzea suposatzen du horrek). Enpresa gipuzkoar berria enpresetan Diseinu Moldatzailearen optimizazioak dakarren antolamendu aldaketaren kudeaketa zuzentzeaz ere arduratzen da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu