Nahiko argi dago informazio teknologiek hobetu egiten dutela produktibitatea enpresetan baina, harrigarria badirudi ere, ez dago garbi nola. Beste faktore batzuek, prestakuntzak adibidez, eragin zuzena dute hor.
Katramila hau hobeto ulertzeko, alegia, nolako eragina duten informazio teknologiek enpresen produktibitatean, zenbait enpresa handik (Accenture, Intel, Microsoft eta Xerox, besteak beste) sortu dute erakunde bat, Information Work Productivity Council. Honek atera ditu zenbait ondorio, anbiguo samarrak egia esan. Oro har, dio erakundeak, informazio teknologiek eragin ona dute produktibitatean, baina eragin hori asko aldatzen da enpresa batetik bestera.
Zergatik halako aldea WalMart eta K-Mart enpresen artean, biak banaketa enpresa handiak AEBetan, baldin eta biak sartu badira buru-belarri informazio teknologian? Badirudi aldeak zerikusi handia duela ukiezinezko ondasunekin, hau da, erakundeak duen moduarekin gauzak antolatzeko. Eta hemen sartzen dira enpresaren lan ohiturak, nola dagoen antolatuta, zer probetxu ateratzen dien lan prozesuei. IWPC erakundeak dioenez, alor hauetan inbertitzen den diruak zerikusi zuzena du salmenten igoeran, hauen hiru laurdenak eragingo lituzkete-eta.
Nola inbertitu teknologia berrietan
Erik Brynjolfsson ikertzaileak eBusiness ikertegia zuzentzen du MIT Massachusettsko Teknologia Institutuan. Honek aztertu egin du nola inbertitu beharko litzatekeen enpresa bat garatzeko, eta honela banatzen ditu diruak:
Beste hitz batzuekin esanda, makinak eros daitezke, baina erakunde digitalak prozesu konplexuagoak eskatzen ditu erabiltzaileengandik. Horregatik prestakuntzaren premia.
Erantzun
Sartu