Teknologia albisteak

Iñaki Linazasoro hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-04-27 : 17:04

Atzo (apirilak 26) hil zen Tolosako Santa María de la Asunción hospitalean Iñaki Linazasoro. Idazlea, hizlaria, bidaietan gidari... dibulgatzaile aparta zen. Tolosako alkate ere izan zen 1978tik 1983ra bitartean. 72 urte zituen.

Iñaki Linazasoro Maté, Zumarragan jaio zen, 1931ko abenduaren 19an. Idazlea eta hizlaria, hogeitasei liburu idatzi zituen, eta artikulu mordoa (2.000 inguru) argitaratu, batez ere, Unidad, La Voz eta El Diario Vasco argitalpenetan.

El Diario Vasco egunkariko ohiko laguntzaileetakoa izan da azken urteotan. Bere azkenengo idazlana joan zen asteazkenean argitaratu zuen, Diario Vasco egunkarian, Ajos y vida izenburuarekin.

Joan zen martxoaren 27an omenaldi beroa jaso zuen Tolosan bertan.

Aspaldi zegoen gaixorik eta atzo (apirilak 26) hil zen Tolosako ospitalean. Elizkizuna gaur (apirilak 27) izango da, Tolosako Santa Maria parrokian, arratsaldeko 19.00etan.

Diario Vascoren gaurko edizioak informazio gehiago dakar berari buruz. Eibarko udaleko Ego Ibarra batzordearen webgunean berari egindako elkarrizketa bat dago.

Bibliografia:

Hauexek dira Linazasororen idazlan ezagunenak:

  • El alma ríe. Editorial Auñamendi. SS. (1968).
  • La otra Guipúzcoa. Banco de Vizcaya. Bilbao (1969).
  • Boga, boga por el Báltico. Editorial Itxaropena. Zarautz (1969).
  • H gabeko umoria. Editorial Itxaropena. Zarautz (1970)
  • Perretxikoak-Setas. CAP (actual Kutxa). Donostia (1971)
  • Caseríos de Guipúzcoa. CAP. Donostia (1974)
  • V. de Urretxu, ayer y hoy. CAP (actual Kutxa) (1974)
  • La Navidad en Guipúzcoa. CAP. Donostia (1975)
  • Excursiones de arte y paisaje. CAP. Donostia (1977)
  • José Mari Iparraguirre. CAP. Donostia (1977)
  • Alborada. Editorial Itxaropena. Zarautz (1976)
  • Historia y guía de Tolosa. CAP. Donostia (1979)
  • Zumarraga. El templo de Andra Mari. CAP (1980)
  • Gipuzkoako ohiturak. Kutxa. Donostia (1981)
  • Vascos en América. Kutxa (1982).
  • Casas blasonadas del País Vasco. Editorial Laiz. Bilbao (1982)
  • Gipuzkoa bihotz begietan. Kutxa. Donostia (1983)
  • Tolosa. Pueblo musical. Kutxa. Donostia (1985)


Erantzun

Sartu