Sustatu logoa Teknologia albisteak

WindowsXP euskaraz kalean da

Josu - Elhuyar Fundazioa
2004-04-30 11:04

Sustatun lehen ere argitaratu zen moduan azken hilabeteetan aritu gara Elhuyar Fundazioa eta UZEI WindowsXP Service Pack1 euskarara itzultzen. Oraingoan bi berritasun nabarmen izan dira:

  • Microsoftek hartu du lokalizazioaren kargu. Aurrekotan ez bezala Microsoft bera izan da euskarazko bertsioa (eta beste hizkuntza askotakoa) ordaindu duena.
  • Sistema berri bat erabiltzen hasi da Microsoft: Language Interface Pack moduan bataiatu duena. Honen bidez, itzuli dena ez da Windows osoa, baizik Windows-eko mezu guztiak itzultzen dituen tarteko aplikazio bat. Horrela lortzen dute beraien sistema eragilea hainbat hizkuntzatan egotea, lokalizazio esfortzua txikiagoa izanik. Gainera, honek abantaila bat du euskararen kasuan: erabiltzaileek ez dute WindowsXP euskaraz erosi behar. Nahikoa da LIP hori Internetetik jaitsi eta gaztelaniazko bertsioaren gainean instalatzea.

Euskarazko LIP hemendik jaitsi daiteke. Itzulitako bertsioa WindowsXP ServicePack 1 da, baina Microsoft-en asmoa da SP2 ere lokalizatzea.

Office 2003 euskaraz

Hurrengo urratsa Office 2003 euskaratzea da. Horretan ari gara orain, eta espero da udazkenerako erabiltzaileen esku izatea. Kasu honetan ere LIP bidez egongo da eskuragarri euskarazko bertsioa.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu