Emun Kooperatibak hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi du
2004-04-27 11:04
Zerbitzuak
EMUN Koop Elkarteko partaideok euskararen normalizazio prozesuan lan egiten dugu. Lan mundua euskalduntzea dugu helburu. Ildo horretatik, zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
- Enpresetarako euskara planak.
- Herrietako euskararen plan estrategikoak.
- Aholkularitza orokorra euskaraz (lege, zerga, kontularitza,...).
- Itzulpengintza.
- Euskara formazio espezializatua.
EMUNen ari garenok, gizartean euskal kontzientzia sortu eta euskalduntzen lagundu nahi duen pertsona taldea osatzen dugu; zeregin oso desberdinei modu egokian erantzuten talde aritua eta aditua.
Hizkuntza teknikariak
Deialdi honen bidez, euskara planak garatzeko hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi dugu. Horretarako, interesa duzuen guztioi zuen curriculuma bidaltzera animatzen zaituztegu. Curriculuma eta argazkia apirilaren 30a baino lehen bidali ondorengo helbidera:
- EMUN KOOP. E.
Gaia: Lan poltsarako curriculuma
227 POSTAKUTXA
URIBURU 9, BEHEA
20500 ARRASATE (GIPUZKOA) - E-posta: emun@emun.com
Gaia: Lan poltsarako curriculuma
Telef.: 943 71 18 47
Erantzunak kargatzen...