Sustatu logoa Teknologia albisteak

Elhuyar Fundazioaren Basque Research atariak Tesien Saria antolatu du

Sariketaren helburua

Elhuyar Fundazioaren Basque Research atariak Tesien Saria jarriko du martxan datorren maiatzaren 1ean. Helburua ikertzaile berrien lanak gizarteratzea da, ikerketa eta garapena bultzatu eta dibulgatzeko.

Helburu hori kontuan izanda, ikertzaile gazteen lanak saritu nahi ditu Basque Research atariak. Bi kategoria egongo dira: Sari Nagusia eta Erabiltzaileen Saria.

  • Sari Nagusiaren irabazleak ordenagailu eramangarri bat jasoko du, Sistek Informatika etxearen laguntzari esker.
  • Erabiltzaileen Sariaren irabazleak, aldiz, La Perla talasoterapia-zentroak eskainitako bi lagunentzako tratamendua eta afaria.

Baldintzak

  • Tesiak Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Ipar Euskal Herriko edozein unibertsitateetan aurkeztutakoak izan behar dute.
  • Laburpenek ezin dute 3.000 karaktere baino gehiago izan, eta argazki edo irudi bat ere bidal daiteke.
  • Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez aurkeztu daitezke laburpenak; egileak hizkuntza bat baino gehiagotan bidal dezake bere laburpena eta bertsio horiek guztiak argitaratuko dira.

Lanak aurkezteko epea: maiatzaren 31an amaituko da.

Sariketaren oinarriak www.basqueresearch.com atarian eskuratu daitezke.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu