Sustatu logoa Teknologia albisteak

UEUren Udako Ikastaroen matrikula irekita!

Idoia Torregarai - UEU
2004-05-20 10:05

Ikastaroez gain, urtero bezala, saio osagarri anitz eta interesgarriez gozatzeko parada ere izango duzu:

  • Antzerkia.
  • Erakusketak.
  • Tailerrak.
  • Irteerak.
  • Musika.
  • etab.

Sailak eta ikastaroak

Antropologia, Arkitektura, Artea, Ekonomia Eusko Kultur Gaiak, Filosofia, Fisika GAIN, Historia, Hizkuntzalaritza, Informatika Kazetaritza, Kimika, Literatura, Matematika, Natur Zientziak, Osasuna, Pedagogia, Psikologia, Sexologia, Soziologia, Sukaldaritza, Talaiatik, Yoga eta Zuzenbidea. Ikastaro hauen guztien berri ikastaroak.org

Aitzpea Leizaola Egaña zuzendariaren esanetan:

Udako Euskal Unibertsitateko ikastaldiak etorkizuneko Euskal Unibertsitatea eraikitzeko bidean urratsak ditugu. Adituen sareak osatu dira bertan, Euskal Herriko zein Euskal Herritik kanpora bizi diren ikerlari eta irakasleak elkarren berri izateko aukera eman dute behin baino gehiagotan eta aurrerantzean ere hala jarraituko dute izaten, euskarazko produkzio zientifikoa bilduz, osatuz eta berrituz.

UEUren webgunean topatuko duzu informazio guztia. Begiratu, kuxkuxeatu webgunean, bertan daukazu informazio guztia! Matrikula egiteko bide hau erabiltzea gomendatzen dizugu.

www.ueu.org

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu