Teknologia albisteak
8

"Putz" aldizkariaren agurra: "ishiltzeko ordua"

Erabiltzailearen aurpegia
Maria Agirre - Arrasate Irratia
2004-05-20 : 12:05

Putz-eko arduradunek ofizial egin dute aldizkariaren "heriotza". "Putz aldizkaria: ishiltzeko ordua" izenburua duen idatzi batekin, zenbaki gehiago ez dutela argitaratuko jakinarazi dute. Ohiko "Putz" estiloa duen idatzia irakur dezakezue jarraian.

Putz aldizkaria: ishiltzeko ordua

Putz aldizkaria: ishiltzeko ordua

Putz aldizkariko erredakziokideok aldizkariaren jarduna etetea erabaki genuen urte hasieran. Lau urte bete berritan hil zen Putz, 23 aldizkari (1200 orrialde), 6 liburu eta Cd bi argitaratu ostean.

Ishilean lurperatu genuen aldizkaria, inori ezer esan barik, intimitate itxian. Harrezkero ia bost hilabete pasatu direnean, hasi zaizkigu harpidedunak desesperatuki, erabat euren onetik irtenda, aldizkari eskean, Putzek utzitako hutsune espirituala ez Alaren laguntzaz ez Budaren bitartekotzaz ez Maruriko parroko ohiaren sermoiekin bete ezinda. Denetik bidali digute abstinentzia sindromeak jotako lagun Putzomanoek erredakziora:

Maitasun eta afektuzko aitortza sentituak, benetako odoletan bustitako lumaz izkiriaturiko lerro beherantz makurtuak, bularretakoak, garzontzilo zikin batzuk, aurrera jarraitzeko ekarpen ekonomiko izugarriak... Eta zer ez! Hau dena ikusita, zalantzan egon gara azken aldian, komunikatu hau idatzi ez idatzi, Putzen behin betiko akabera iragartzeak ez ote zituen lagun hauek guztiak suizidiora bultzatuko... Baina luze eta sakonki hausnartu ondoren, erabaki dugu argi eta klarki adieraztea Putzenak egin duela.

Eta orain, bere buruaz beste egin gura duenak, jakin beza guretzat martiria izango dela, eta betirako gordeko diogula lekutxo bat gure bihotzean. Bat baino gehiago izan dira Putzen jarduna etetera eraman gaituzten arrazoiak, baina denetan garrantzitsuena, zalantza barik, hauxe: gure kale-inkesta ataleko kolaboratzaile Ariel Sharin-i ezarri berri dioten heriotz-zigorra.

Dakikezuenez, Ariel Sharin, Bilboko metroan gas-puxikak banatzen ibili ohi zen Gas-plazako gas-tetxero japoniarra, hurkatu egingo dute Japonen, bertako agintari eta juje ustelek hala erabakita. Lur jota gaude, aldizkariari heltzeko indar eta adore barik, Ariel Sharinen ausentzia guretako latzegia izango dela etsita. Zer egingo dugu orduan, Sharin hurkatzen duten egunean? Inmolatu?

Une triste eta gogor hauetan, eskerrak eman gura dizkizuegu Putzeko kolaboratzaile, harpidedun, erosle, irakurle eta modu batera edo bestera abentura honetan bidaide izan zaituztegun guztioi. Sharin askatu!!!

Putzeko erredakzioa

Erantzunak

huts eta putz
2004-05-20 : 12:44

Zergaitik ishildu da Putz?



Ezina.

Ekonomia.

Sormen eza.

Erantzunik ez.

Gogo falta.

Galerak.



Putz eta Ostiela izan dira aspaldion gure panoraman geneuzkan paper fresko ia bakarrak.



Eta zergaitik ishildu da bata, eta eskualdatuz bestea?



Zein da gure Euzkadi honetako egoera?



zalacain
2004-05-20 : 12:47

Pena apur bat ematen dit, baina, hala ere, nire eritzia esango dut argi eta klarki: Putz ladrilo bat zen.



Irreberentzia tonu demodé hori, 80. hamarkada eta RRVren heroi guztien elkarrizketa superluze haiek, ustezko porno forzatu hori, itxura bukowskiano-patetiko hori...puff!!! kargantea oso egiten zitzaidan.



Badakit ez dela oso dotore zerraldoaren gainean kritikak botatzen hastea, baina hau da nire iritzia eta esateko gogoa nuen.

Ia hurrengoan asmatzen duzuen.



Xabier Mendiguren Elizegi
2004-05-20 : 14:27

Eskerrak zuei, lau urteotan pasarazi dizkiguzuen momentu on guztiengatik.

Hemendik aurrera, pozik bizi zaiteztela, eta batean edo bestean segi dezazuela euskal kultura diferente bat aldarrikatzen eta praktikatzen.

Besarkada bat,

X.

putzerre
2004-05-20 : 14:50

Ba neri euskaraz argitaratzen zen aldizkari jator ta azidoena iruditzen zitzaidan. Gutxitan bota izan dut hainbeste barre paper batzuen aurrean.



nork salbatuko gaitu orain Argia ta enparau politikoki zuzeneneko astunen hatzaparretatik??

Putzmaniako depresiboa
2004-05-20 : 15:31

Bai, entzuna nuen zerbait, zurrumurru hutsa, mundua hurrengo eklipsean amaituko denaren zurrumurrua bezala... ez nuen sinistu nahi, baina gertatu da.

Amaitu berri den gominola paketearen sentsazioa utzi didazue! Gehiago nahi dut! Baina tira, amaitu da. Utzi didazuen zapore goxo honekin gelditu behar.

Mila esker egin duzuen lanagatik, euskaraz idazten denaren beste zapore eta bat erakusteagatik.

Bitartean, eta utzi duzuen ondarearekin, euskaraz masturbatzen jarraituko dut.

Jozulin
2004-05-20 : 17:59

Aldizkari digital moduan jarraitzea ere badaukazue. Gure txistuytambolin eko lagunak bezala.


garralda
2004-05-25 : 13:00

Putzakumeek atseden klinika batetan daude barnean daramaten apaiza aireatzen, hau da atariko sexua eta sodomia berritzen. Biba zuek!ski

garralda
2004-05-25 : 13:00

Putzakumeek atseden klinika batetan daude barnean daramaten apaiza aireatzen, hau da atariko sexua eta sodomia berritzen. Biba zuek!ski

Erantzun

Sartu