Dualia enpresak bapateko itzulpena goitik behera aldatuko duen zerbitzua jarri du martxan: telefono bidezko itzulpena. Aretxabaletako enpresa honek asmatutako sistema beraiek patentutako tresna batean oinarritzen da: sakeleko telefonoetara konektatzen den biaurikularra.
Dualia sakeleko telefono batean konektaturik doan biaurikular berritzaile batez baliatzen da 30 hizkuntza ezberdinetan ahozko komunikazioetan loturazko interpretazioa eskaintzeko. Dualiak antolatutako komunikazio-sareak IP ahotseko 60 deialdiei berehala erantzuteko gaitasuna dauka.
Zerbitzuaren lehen frogak 2003 urtearen amaieran egin ziren. Aurten, Ulma, Fagor edo Danobat bezalako Industri Taldeak arrakasta handiz erabiltzen ari dira Dualiaren zerbitzuak. Interpretazio-mota honi esker, balio erantsia gehitzen diote euren nazioarteko komunikazioei kostu ekonomikoak murriztuz; gehienetan interpretari presentzialak ez baitira beharrezkoak.
BEC Nazioarteko Azokaren hornitzailea
Dualia interpretazioaren mundua goitik behera aldatzen ari da telefono bidez eskaintzen dituen zerbitzu berritzaileei esker.
Zerbitzu hauek, hizkuntza ezberdinetako hizlarien arteko komunikazioa errazteko balio dutenak, Bilboko BEC Nazioarteko Azokan erabiliko dira hemendik aurrera. Aretxabaletako (Gipuzkoa) enpresak kontratua sinatu berri du BECarekin ekainaren 7an hasiko den 23. Biurteko Makina Erremintako Azokan interpretazio zerbitzuaz hornitzeko.
Zerbitzu ugari
Dualiak, bestalde, beste motatako zerbitzuak ere eskaintzen ditu; horra hor, hiruko deia telefono finkotik interpretari ez presentzialarekin, bideokonferentzia eta 6 pertsonarainoko multikonferentzia. Epe ertainera hari gabeko teknologiaren bidez loturazko interpretazioa ere eskeintzeko prest egongo da Aretxabaletako enpresa gazte hau.
Dualiaren zerbitzuak nazioarteko interesak dituzten enpresetara zuzentzen dira. Bidaietan teknikoen lana erraztea eta hizkuntza ezberdineko hizlariekin harremanak erraztea dute helburu.
Enpresa gipuzkoarra punta-puntako konpainiekin ari da akordiak izten zerbitzu ezberdinen komertzializaziorako, Eroski Bidaiak-eko Enpresa Saileko Travel-Air-ekin, kasu.
Kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko, Dualiak bezeroak errejistratzeko webgune bidezko sistema propioa du, bakoitzari interprete tekniko eta pertsonalizatua jartzen diona. Zerbitzuak hizkuntzaren eta erabilitako minutuen arabera fakturatzen dira.
Erantzun
Sartu