HZren webgunea aipatzen dute HZ ilegalizatzeko arrazoien artean
Estatuko Abokatutzaren errekurtsoaz gain Fiskaliak ere aurkeztuko du gaur beste errekurtso bat. Abokatutzak dioenez, "Herriatrren Zerrenda ilegalizatutako Batasunaren jarraipena baino ez da". Auzitegi Gorenak barikuan emango du bere iritzia. Auzitegi Konstituzionalak gainbegiratuko du hurrengo astean.
Inpugnazioak nabarmentzen duenez, HZ-ren webgunean bertan agertzen da talde eragileko bederatzitik lauk dutela ilegalizatutako taldeekin lotura. Inpugnazioan agertzen dira:
- Tomin Zuloaga (Mahai nazionaleko kide izandakoa)
- Arantxa Urkaregi (Bilbon EHko zinegotzi izandakoa)
- Itziar Lopetegi eta Jose Ramon Etxeberria AuB plataformako bozeroaleak.
Izen hauek, hala ere, argitu behar da ez direla agertzen Hegoaldeko HZren hautagaien zerrendan. Zerrenda hori maiatzaren 8an egindako aurkezpenean agertu zuten HZ-koek.
Webgunea
Webgunea helbide honetan ikusi dezakezue: www.herritarren-zerrenda.org/
Domeinua Batasunarekin lotuta omen dagoen pertsona batek errejistratu zuela ere atera dute aitzakia gisa ilegalizatu nahi dutenek. Informazio hori publikoa da Interneten, adibidez Register.com zerbitzuaren bidez.
Bestalde, webgunean irakur daiteke aurkezpen bat HZ-rena, oinarri ideologikoak ere jaitsi daitezke, sustatzaileen adierazpenak irakurri eta bideoz ikusi edo baita harremanetan jarri ere. Oraindik sinadurak batzeko kanpaina egiten dihardutela ere badirudi.
Erantzunak kargatzen...