Argazkilariak eta Google pixka bat
2004-05-17 12:05
Argazkilaritzan serio dabilenak izango ditu beste erreferentzia batzuk, baina ni bezala kuxkuxeatzen dabilen batentzat interesgarriak egin zaizkit. Bide batez esan behar dut kasu batean Flash-aren erabilera ikaragarri ona deskubritu dudala.
Hauek dira aurkitutakoak:
- David Lachapelle moda eta artista amerikarren argazkilaria
- Carl de Kayzer beste mota batetakoa, dokumentalista edo kazetaritza lanak gehiago lantzen dituena
Edozein kasutan biak oso interesgarriak nirea bezalako begi ez ohituentzat.
Horrelako gehiagoren bila hasita
Akordatu naiz Google-Set zerbitzuaz. Bi argazkilariren izenak jarri, eta beste 5 edo 6 ateratzen ditu segituan Googlek!!
Horrela batu ditut hauek, agian tarte interesgarri bat ematen lagun dezaketenak:
- http://www.mondinodejavu.com/
- http://www.demarchelier.net/home.html
- http://www.mariotestino.com/main.htm
- http://www.michelcomte.com/
Gehienak modako argazkilariak atera zaizkit, baina gustora ikusten dira egiten dituzten argazkiak.
Google sets tresna oso indartsua dela iruditzen zait. Erabiltzeko beste bi adibide:
- Madrilgo atentatuaren eguna dela eta jakin nahi dugula medio amerikarrek zer dioten. Baina buruan Washington Post eta New York Times bakarrik ditugu. Non hasi begira? Zeintzuk dira medio garrantzitsuenak? Goazen Google sets zerbitzura eta gehituko ditugu bi horiek. Hona hemen ematen duen emaitza: New York Times, Washington Post, USA Today, Los Angeles Times, Wall Street Journal, Chicago Tribune, CNN, Boston Globe, Christian Science Monitor, MSNBC, ABC News, Washington Times, CNN Interactive, International Herald Tribune eta Miami Herald
- Kamera digitala erostekotan gabiltza, baina ez dugu gure lehengusuaren Canon eta lagun haren Sony besterik ezagutzen. Marka gehiago nahi dituzula bilaketa egiteko? zoaz Google sets-era, hor zerrenda osoa: Sony, Canon, Kodak, Fuji, Panasonic, Epson, Sharp, JVC, Olympus, Samsung, Nikon, Toshiba, Minolta, Casio
Erantzunak kargatzen...