Teknologia albisteak

Neskak, txateatzen; mutilak, berriz, musika jaisten

Erabiltzailearen aurpegia
Dick Turpin
2004-05-15 : 14:05

Horretan ibiltzen dira gazteak Interneten. Horien ustez, gainera, sareak hiru gauza ditu eskasak: konexio motela, gehiegizko publizitatea, eta birusak. Gehienek ingelesa ikasi dute, erosoago nabigatzeko.

PriceWaterhouseCoopers enpresak eta IESE negozio eskolak aurkeztu dute txosten bat Bartzelonan, non aztertzen den gazteek zer jarrera duten Internet eta sakelako telefonoen aurrean, eta nola erabiltzen dituzten baliabide hauek.

Emaitzarik nabarmenenak

Txostenak hainbat ondorio ateratzen ditu. Hona hemen garrantzizkoenak:

  1. Mutil nerabeek erabiltzen dute Internet nagusiki musika jaisteko. Neskek, ordea, berriketan egiteko.
  2. Mutil gaztetxoek, 14 eta 17 urte artekoek bereziki, erabiltzen dituzte gehien sareko jokoak, adin bereko neskek eta gazte haziagoek baino gehiago.
  3. Sareko erreminten artean, gazteek e-posta erabiltzen dute nagusiki.
  4. Gazteek erabiltzen dute Internet bereziki dibertitzeko eta komunikatzeko, eta ez informazioa jasotzeko, zerikusia duena beraien ikasketekin.
  5. Neska gehienak konektatzen dira iluntza-gauean. Mutilak, berriz, goizeko ordu txikietan.
  6. Gehienen ustez, Internetek hiru gauza ditu txarrak: konexio motela, gehiegizko publizitatea, eta birusak.
  7. Gazte askok, %64k, aitortzen dute ingelesa ikasi dutela, Interneten erosoago nabigatzeko.

Azterketa hau estatu espainiarrean egin da, baina, ikusitakoak ikusita, ez dirudi Euskal Herrian emaitzak oso bestelakoak izango liratekeenik. Argibide gehiago, Consumer aldizkarian.

Erantzun

Sartu