Euskal Irrati Telebistako (EITB) kazetariek beren jardunean hizkuntzalariei egindako kontsulten erantzunak erabili.com-en argitaratuko dira. Lehenengoz argitaratu ditu EITBk bere hizkuntza-irizpideak.
Albisteen kontakizuna egiteko EiTB Euskal Irrati Telebistan landutako hizkuntza-irizpideak erabili.com-en kontsultatu ahal dira maiatzaren 14az geroztik. EiTBko kazetariek hizkuntzalariei egindako kontsultak mota askotakoak dira: terminologiko, ahoskera eta gramatika dagokienak.
Kontsulten erantzunak erabili.com-eko Iritzi-muinetik sare-aldizkaritik zabalduko ditu EiTBk; herri-aldizkarietan, herri-irratietan eta beste hedabide batzuetan ari diren profesionalentzat interesgarri eta baliagarri izango direlakoan.
Bikoizketa
Iaztik dute EiTBren eta erabili.com-en elkarren arteko lankidetza. Orduz geroztik, Azpeitiko Euskara Patronatuaren webgunean lau hilean behin agertu dira ETBko Euskara Sailak eta Edertrack, Irusoin eta K-2000 bikoiztetxeetako hizkuntza-arduradunek bikoizketaren esparruan landuriko hizkuntza-irizpideak.
Erantzun
Sartu