Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bilboko enpresa bat ikertua legez kanpoko softwarea erabiltzeagatik

Mantangorri - -
2004-05-17 10:05

Astelehenean, hilak 10, enpresako 70 ordenadore inguru erregistratu zituzten ustezko informatika programen legez kanpoko erabileraren eta erreprodukzioaren gaineko lege-hausteagatik.

Ondorioak

Enpresa miatzerakoan Bentley-ren jabetzako ustez baimen gabeko kopiak aurkitu zituzten; kopia horien balioa 240.000 euro ingurukoa da. Bentley konpainia BSA-ko (Business Software Alliance) kide da.

Ikerketa jurisdikzio zibiletik egin da. Ondorioz, NIP Bilboko enpresak lege-haustea burutu duela frogatzen bada, Bentley konpainiari kalte-ordaina eman beharko dio eta legez kanpoko softwarea suntsitu, besteak beste.

Pirateagatik akusazioak, beraz, baditu ondorio negatibo ugari enpresarentzako. Galerak ugariak dira. Ikerketak hasiz gero, gutxi batzuk ikusiko dute salbu bere burua.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu