Teknologia albisteak

Argazki bete berba

Erabiltzailearen aurpegia
L!nterna GORRIA - [bizkargiko bekoki kulturala]
2004-05-20 : 19:05

Gerra eta literaturaz ari gara Larrabetzun, esana dizuegu lehenago ere. Gure kezkak, gure historia, zenbait poema eta gogoetaren bat Linterna Gorria aldizkariaren azken zenbakian batu ditugu. Hilero, 17an plazaratzen dugu zenbaki berri bat, 5 egin ditugu dagoeneko, eta orain arte esku bakarrarekin zenbatu ditugu denak.

Orain esku gehiago behar ditugu, eta eskuok lanean jartzeko asmoa ere badugu. Izan ere, Robert Capa eta David Seymour Chim argazkilariek 1936-37ko gerran egindako argazkiei berbak gehitu gura dizkiogu.

Argazki bete berba deitu diogu ekimen berri honi. Ekimen partehartzailea izatea gura dugu, eta argazki bakoitzari gogoeta bat, poema bat, narrazioa edota zuek gura duzuena gehitzea otu zaigu. Literatura, guztion artean eginda. Sormen kolektiboa, memoria historikoa astintzeko xedearekin.

10 argazki dira. 5 Caparenak, bateronbat gainera Euskal Herrian egindakoa. Beste 5 dira Chim argazkilariarenak, honek ere egin zituen batzuk gure artean. Guztiak Magnun etxearen gunetik ekarri ditugu gurera, gure historia ere badelako. Orain argazkiei testua gehitu gura diegu, historia, istorioak. Gerra ahantzi ez dugulako, gerrak ezin ahaztu direlako.

Ekimen hau, datorren ekainaren 17an baino lehen burutu gura dugu, izan ere 17an beste aldizkari bat kaleratuko dugu, eta bertsio elektronikoaz gain, paperean ere inprimatuko dugu, orain arteko lanak eta gogoetak batu asmoz.

www.bbk-literatura.org [bizkargiko bekoki kulturala]

Erantzun

Sartu