Hizkuntza gutxituen aldeko sinadura bilketa sarean
2004-05-21 10:05
Zapateroren Gobernuak eskatu du Europako Konstituzioa euskara, katalanera eta galegora itzulia izan dadila. Horrekin batera, gobernuak eskatu du hiritarrek hizkuntza horietan Europako erakundeengana zuzentzeko aukera izan dezatela eta informazioa ere euskaraz, katalanez edo galegoz jasotzeko modua eduki dezatela.
Dagoeneko 12.000 sinadura
Sinadura bilketa hau egiten ari dira Frantziako gobernuak ere Espainiakoaren eskakizun berdina egin dezan Europan. Hala Frantziako hizkuntza gutxituek ere lekua izan dezaten Europako Konstituzioan; euskarak, bretoierak, katalanak, korsikerak eta okzitanierak, hain zuzen ere.
Eurominority elkartea maiatzaren 14an hasi zen sinadura bilketa egiten eta dagoeneko 12.191 bat pertsonak sinatu dute.
Erantzunak kargatzen...