Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nontzeflash 2004 Animazio Lehiaketako irabazleak

Sustatu - Sustatu
2004-05-20 10:05

Epaimahaiak hartu du erabakia. Dagoeneko badira hiru irabazle, baita ikusleen saria ere. Guztiak Nontzeflash Lehiaketaren webgunean daude ikusgai.

Parte hartze zabala

Nontzeberri.com kultura webguneak, euskal animazioei bultzada bat emateko asmoz antolatu du Nontzeflash I. Animazio Lehiaketa. Lehiaketa on-line egin da. Guztira, 221 filma aurkeztu dira lehiaketara. Hemen ikusi daitezke batzuk ; 16 Euskal Herrikoak. Nontzerberriren gunean ikus daitezke.

Epaimahaia

  • Begoña Vicario (EHU Arte Ederrak fakultateko irakasle eta zinegilea).
  • Ernesto del Rio (ZINEBIko zuzendaria).
  • Pernan Goñi.

Sarituak

Hiru sari banatu dira, baita ikusleen saria ere. Film irabazleak Nontzerberriren webgunean "Nontzeflash 2004" ikus daitezke.

  • Lehenengo saria: "La novia de Reanimator" Ignacio de Diego Pagola -Espainia-
  • Bigarren saria: "Fishing" Steve Whitehouse -Kanada-
  • Hirugarrena: "Self-destructing organisms" Kol Belov -Errusia-
  • Ikusleen saria: "Acero inoxidable" Mauricio eta Luigi Esparza -Peru-

Lan onenak Bilboko zine Fantastikoaren jaialdian (FANT 2004) pantailaratuko dira. Zure Pantailara ere jeitsi ditzakezu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu