Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ikastaro laburrak Internet bidez

Guztira 13 ikastaro egongo dira aukeragai eta hauek dira jorratuko diren gaiak:

  • Giza eskubideak.
  • Ingurugiroa.
  • Ingeles juridikoa.
  • Eusko ikasgaiak.
  • Artea.
  • Internet.

Ikastaro eskaintza osoa Asmoz Fundazioaren webgunean ikusi daiteke.

Ikastaroak ekainaren 7tik irailaren 17ra arte egin ahal izango dira (abuztuak 9tik 22ra izan ezik).

Matrikulazioa

Matrikulazioa uztailaren 16era arte egin daiteke. Hala ere izen-ematea maiatzak 4a baino lehen egiten bada %10eko deskontua eskainiko da. Eta 45 ordu baino gehiago aukeratzen badira %25eko deskontua egingo da.

Matrikulazioa sarean egin daiteke webgunearen bitartez.

Metodologia

Metodologiari dagokionez, gai bakoitzean adituak diren irakasleek sortutako irakasgaiak webgunean egongo dira eskuragai. Gai horien euskarri moduan aurrez-aurreko eskola batek dituen tresna gehigarriak egongo dira webgunean: galderak, debateak eta praktikak.

Informazio gehiagorako:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu