Sustatu logoa Teknologia albisteak

Dell Linux-ekin hasiko da

Sustatu - Sustatu
2004-07-08 11:07

Linux duten ordenagailuak ez ditu Dell-ek berak zuzenean salduko; enpresak baimendutako banatzaile batek salduko ditu. Baina, hala ere, aurrerapauso handia da.

Ordenagailu horiek Dell Optiplex gamakoak izango dira eta enpresa eta ikastetxeetan salduko dituzte, bereziki. Linuxen Linspire 4.5 bertsioa izango du aurreinstalatuta. Testu-prozesadorea, kalkulu-orria eta Microsoft Office-kin bateragarriak diren software aurkezpenak ekarriko ditu, eta horrez gain, eguneraketak egiteko Linspire zerbitzura urtebeteko harpidetza ere izango du ordenagailu hori erosten duenak.

Linuxen merkatua zabaltzen

Oraindik ez dago oso argi zein merkataritza-estrategia erabiliko duen Dell-ek produktu horrekin, baina argi dago Linux sistema eragile moduan duten ordenagailu eta markak gehitu egingo direla. Izan ere, fabrikatzaile gehienek nahi dute beraien produktuen artean "Linux linea" ezartzea, baina ez dakite nori zuzendu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu