Arabako Ofiline.com enpresa erreferente bihurtu da enpresentzako eta erakundeentzako bulegoko materialaren hornikuntzan. Duela hiru hilabete sortu zen enpresa hori eta B2B merkatu elektronikoan garrantzi handia lortu du.
B2B merkatu elektronikoa errealitate bihurtu da EAEn. Eustat-en datuen arabera, 60.000 pertsonak erosten dute Internet bidez, baina joerak erakusten du urte 2004an eta 2005ean kopuru horrek asko egingo duela gora. Batez ere, B2Bak eskaintzen duen negozio moduarengatik.
Eta negozio modu horrekin jaio zen martxoan Ofiline.com, merkataritza elektronikoan diharduen enpresa. Peio Ruiz eta Aitor López de Aberasturi dira enpresaren zuzendariak eta oso gustura daude hiru hilabetean beren enpresak izan duen gorakada ikusita.
Baina, ez dira enpresak bakarrik beraien zerbitzuekin gustura daudenak, Ofiline.com-en ereduak komunikabideak eta Interneteko atariak ere erakartzen ditu. Gaur egun, Ofiline.com-ek honako hauetan saltzen ditu bere produktu eta zerbitzuak:
Aitor López de Aberasturik dioenez "oso ondo diseinatutako eta planteatutako merkataritza elektronikoko plataforma egin dugu. Momentu oro pentsatu dugu bezeroarengan, bezeroa bera baita eroso sentitu behar dena".
Enpresak 15 Delegatu Komertzial ditu dagoeneko eta Ofiline.com-eko produktuak komertzializatzen dituzte Madril eta Bartzelonan. Hortik aurrera eta bezero berriak alta eman ondoren, Internet bidez egingo dituzte kudeaketa lan guztiak. Delegatu Komertzialen sistema Euskadi, Valentzia, Zaragoza eta Sevillara zabaltzeko asmoa dute.
Arrakasta honen faktore nagusiak dira: banda zabala gehitu izana enpresetan, datuak Internet bidez bidaltzeko beldurra galdu izana, kudeaketa lanak eta kostuak murrizteko aukera eta kalitate eta prezioaren arteko erlazio ona.
Erantzun
Sartu