Sustatu logoa Teknologia albisteak

Biztanleak baino sakelako telefono gehiago Suedian

Sustatu - Sustatu
2004-07-07 12:07

Suediako bazter guztietan aurki daitezke poltsikoko telefonoak. Dagens Nyheter egunkariak argitara eman duenez, 9,07 milioi suediarrek dute sakelako telefonoa, eta 8,98 milioi biztanle ditu Suediak. Hala ere, ikerlariek uste dute kopurua handitu egingo dela urte bukaerarako: 9,6 milioi telefonotara iritsiko omen dira.

Suediar askok sakelako telefono propioarekin batera, lanekoa erabiltzen du. Eta gazteenek txarteldun telefonoak erabiltzen dituzte.

EAEn, %83,7ak du poltsikoko telefonoa

Eustat-en datuen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoko 15 urtetik gorako biztanleen artean, %83,7ak zuen sakelako telefonoa 2003ko azken hiruhilekoan: Arabarren %84,9ak, gipuzkoarren %83,7ak eta bizkaitarren %83,4ak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu