Irakeko .iq domeinua ez da burujabea
Irakeko komunikabide batzordeak eta herrialdean orain arte egon den administrazio amerikarrak nahi izan zuten .iq domeinua geldi egotea, Irakeko webguneen zerrenda egin arte. Estatu Batuetako Texasen kokatuta dagoen Alani erakundearen esku dago orain .iq domeinua.
Munduan 240 lurralde daude Interneteko domeinua dutenak. Hor daude Espainiako .es, Frantziako .fr edo Britainia Handiko .uk, besteak beste. Bi letra horiek zehazten dute sarean estatu bakoitzaren lurralde birtuala. Iraki aspaldi eman zitzaion .iq domeinua, 1997an, baina momentuz ezin da erabili.
Erabiltzaile gutxi oraindik
Estatubatuarrek egindako ikerketa baten arabera, irakiarren %12ak du ordenagailua etxean. Horietatik %6ak du Interneterako sarbidea eta %2ak nabigatzen du maiztasunez. Hala ere, Bagdad eta inguruetan cyber-kafeak ugaritzen ari omen dira.
Erantzunak kargatzen...