Teknologia albisteak

Athletic-en kamisetaren webgunea; barre pixka bat egiteko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-06-30 : 10:06

Athletic-en kamiseta berriak hautsak harrotu ditu, eta ondo harrotu gainera. Aldekoak eta kontrakoak ditu kamisetak, baina kamiseta berriaren harira egindako txisteak dira nagusi. Athletic "zale" batzuek www.camiseta-athletic.com webgunea egin dute, kamisetaren kontura barre pixka bat egiteko.

Ekainaren 22an jarri zuten www.camiseta-athletic.com webgunea martxan eta, dagoeneko, 1.900 bat bisita izan ditu. UEFAko kamiseta berriarena oso ideia ona iruditzen zaie webgunearen egileei, eta gunearen bidez Athletic-en hiru pilare nagusiak berritu nahi dituzte, umorez, beti ere:

  • Kamiseta: Modelo berriak aurkeztu dituzte. Webgunean, gainera, bakoitzak bere proposamena bidaltzeko aukera du eta lehiaketa bat antolatu dute onena zein den erabakitzeko: http://camisetaathletic.webcindario.com/camiseta.htm
  • Publizitatea kamisetan: Proposamenetako batzuk dira Orlando tomatearena eta Chupa Chups karameluena.
  • Maskota aldatzea proposatzen dute: Simba edo Frosties-eko tigrea aukeretako batzuk.

UEFAko kamiseta etxean egiteko ikastaroa ere ematen dute webgunean, Tutoriales atalean. Horrez gain, foroa eta bisita liburua ere badituzte.

Duela astebete-edo aurkeztu zuten Athletic-en UEFAko kamiseta eta komunikabide guztietan izan zuen oihartzuna. Sustatun ere bai.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago