Widget-ak normalean ordenagailuko mahaigainean ezartzen diren programatxoak dira. Elkarreragina edo interakzioa lortzeko objektuak dira eta orain Mac OSX-en erabiltzaileentzat ere badaude.
Ezaugarri nagusiak:
- Gauza bakarra egiten dute: hiriko puntu batean ze trafiko dagoen esan, ordua eman, ftp bat egin leku konkretu batera, bateriaren egoeran zein den jakinarazi, mezu berririk iritsi zaizun esan programa ireki beharrik gabe, eguraldiaren aurreikuspena egin... Widget bakoitzerako funtzio bakarra eta nahi ditugun funtzio adina widget eduki ditzakegu.
- Ukigarriak eta txikiak dira: erraz erabiltzen dira. Txikiak izanik, erraz mugitu daitezke alde batetik bestera.
- Lehendik existitzen diren interakzio ereduetan oinarrituta daude: datuen sarrera eta irteera elementuak mundu fisikoan daudenen itxura erakusteko diseinatuta daude: dialak, slider-ak, +/- kontrolak...
- Nahi den lekuan jarri daitezke, hozkailuko imanak balira bezala.
- Ez dira intrusubioak: hor daude, baina bigarren plano batean. Push eta pull-en arteko zentzuzko konbinazioa eskaintzen dute.
- Itxura ondo zainduta dago eta duten funtziorako oso erabilgarriak dira.
Azken finean, elkarreragite edo interakziorako paradigma ezberdina eskaintzen dute. Widget-ek eginbehar digital guztiak zatitzen dituzte interakziozko unitate txikietan. Orain, Mac OSX-en erabiltzaileontzat ere badaude.
Informazio gehiago:
Hemen ikus dezakezue zer itxura hartuko duten aplikazio txiki horiek kalkulagailua, erlojua eta egutegia, esate baterako Mac OSX sistemaren Tiger bertsioan.