E-postetan idatzitakoa begiratu dezake zerbitzua ematen dizun enpresak
Massachusetts-eko kasuan, hornitzaile txiki bat zen auziperatua zegoena. Interloc deitzen zen enpresa eta erabilitako liburuak ere saltzen zituen.
Zertarako behar zuen mezuetan zegoen informazioa?
Liburu saltzailea izanik, konpetentziaren teknikak zeintzuk ziren jakin gura zituen. Azken helburua zen bezeroak gehitzea, edo zehatzago, bezeroak lapurtzea Amazon-i. Amazon.com enpresan liburuak erosten zituztenei Amazonek bidaltzen zituen e-postak gordetzeko esan zien Brsndord Councilman-ek langileei. Kodifikatu eta gorde egin zituzten.
Enpresa handiak ez ei dute horrelakorik egiten
Horixe esan dute, behintzat, epaiak irten bezain laster. Horrelaxe esan dute, esaterako Microsoft handiak, Earth Link-ek, Yahoo!-k, Comcast edo AOL moduko munstroek.
Gmail-en kasuan zer?
Googleren Gmail zerbitzuaren berri eman genuenean ere Sustatuzaleek adierazi zuten enpresa hauek espiatzeko izango duten modua Batzuk zioten Internet kontrol soziala bihurtzen ari dela. Pentsa zer ekar lezakeen posta horien edukia jakiteak.
Gure e-postetan Opel auto marka aipatu eta aipatu egiten badugu publizitate hori jasotzeko aukera izango ote dugu? eta gainera eskatu barik? Hor dago koska. Pentsa zer etor daitekeen
Erantzunak kargatzen...