Teknologia albisteak

Euskaltegia on-line, Kaixo-ren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-07-05 : 12:07

Kaixo.com-ek euskaltegia jarri du on-line, Habe-rekin elkarlanean. Euskara ikasi edo hobetzeko aukera eskaintzen du Interneteko euskaltegi berriak, eta doan, gainera. Hiztegi, gramatika ikasgai eta abarrez gain, ikasle bakoitzak irakaslea izango du on-line.

Kaixo.com-en euskaltegi birtualak munduko edozein txokotatik euskara ikasteko aukera eskaintzen du. Gazteleraz, frantsesez, ingelesez eta euskaraz dago webgunea eta, beraz, lehenengo hiru hizkuntzetatik bat ezagutzen duten guztiek izango dute aukera Kaixo.com-en bidez euskara ikasteko.

Baina, ikasten hasteko, harpidetu egin behar da lehendabizi. Hemen harpidetzeko aukera. Oraingoz, 68 ikasle ditu euskaltegi berriak.

Habe-rekin batera

Habe-rekin elkarlanean jarri du martxan Kaixo.com-ek Interneteko euskaltegia. Habe-ren bitartez eskuratu dute euskara ikasteko materiala.

Uda honetan euskara hobetu nahi izanez gero hemen aukera: www.kaixo.com/euskaltegia

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago