FiloBlogia: euskal filologiaren bloga
Gómezek webloga egin du, bereziki, Euskal Filologiako ikasleekin iritzi trukatze bat izateko. Nahi duena da batetik, Euskal Filologiako ikasleei beste baliabide bat eskaintzea. Baina, oro har, euskal filologian eta hizkuntzalaritzan interesa duten guztiei informazioa eta iritziak trukatzeko gune bat eskaintzea: Batzutan, filologia adituak ez direnentzat ere erakargarria izan daitekeela iruditzen zait. Zer esanik ez Euskal Herrian!! Espainian gizabanako bakoitza futbol selekzionatzailea dela esaten bada, Euskal Herrian beste horrenbeste esan genezake filologoez.
Hala, horrelako artikuluak bilduko ditu blogak:
- ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen berriak
- Interneteko estekak
- (euskal) hizkuntzalaritza eta filologiaren ikerketei buruzko albisteak
- liburu eta artikuluei buruzko iritziak
Euskarari buruzkoak eta beste
Artikulu motetan ez du estuegia izan nahi Gómezek : Printzipioz, (euskal) filologia eta hizkuntzalaritzarekin lotuta daudenak, eta parentesiak hor daude ez dutelako nahitaez euskarari buruzkoak izan behar. Aldiz, euskararen inguruko beste kontu batzuk (araugintza edo "euskalgintza" deitzen den hori, kasu) ez daude nire interesen artean, weblogari dagokionez behinik behin.
Kolaborazioak informatikaren menpe
Gómezenak izango dira artikulu gehienak, baina kolaborazioak izatea ere gustatuko litzaioke: Hemen arazoa da nire ezjakintasun informatikoak ezarritako muga. Doi-doi jakin izan dut weblog bat sortzen eta ereduko zati batzuk euskaratzen, ez osoa baina. Kolaborazioak jasotzea gustatuko litzaidake, baina ez dakit teknikoki nola egiten den (iruzkinez kanpo, noski). Gainera, webloga hor dago, baina ezin izango dut, noski, egunero-egunero zerbait idatzi; beraz, bestek laguntzen badu, ongi etorri!
Martxan jarri berria
Ekainaren 30ean jarri zuen martxan Gómezek FiloBlogia bloga, Hiztegia.net hiztegi bildumari buruzko artikulu batekin.
Irakasle baten bloga, serioa, euskaraz eta euskarari buruzkoa; interesgarria benetan.
Beste Webgune Euskaldun Bat: http://filoblogia.blogspot.com
Erantzunak kargatzen...