Sustatu logoa Teknologia albisteak

Aramaioko III. Uda Ikastaroa

Uztailaren 6an hasiko da Aramaioko III. Uda Ikastaroa. Euskal Herria XVI. mendean da gai nagusia.

Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailak eta Aramaioko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, III. Uda Ikastaroa antolatu dute, izen honekin: “Euskal Herria XVI. mendean: gizarte eta kultura garai erabakigarrian”. Ikastaroa Ibarran (Aramaion) izango da, 2004ko uztailaren 6tik (asteartea) 9ra (ostirala), arratsaldez, 4retatik 8:00ak arte

Helburua

Ikastaro honen helburua garai horren gainean ikuspegi zabal bat eskaintzea da.

Denei irekitako ikastaroa

Irakasle ezagunek emango dute Ikastaro hau. Jende guztiari dago irekia, zeinahi den bakoitzaren ikasketa-maila.

Ibarrako Kultura Etxean izango da Ikastaroa. Hitzaldiek 50 minutu iraungo dute, gutxi gora behera. Elkarrizketa labur bat izango da hitzaldi bakoitzaren ondoren, eta mahai-inguru bat azken aldean, eguneko hizlariekin.

Ikastaroa 6 euro

Euskal Herriko Unibertsitateak aukera askeko 2 kreditu eskaini ditu. Bestalde, parte-hartze egiaztagiriak eskatu ahalko dira. Izen-ematea 6 euro kostatzen da. Kopuru hau Vital Kutxan sar bedi. Kontua: 2097-0150-97-0008091449 (Hurbil Kulturgaiak, S.L.).

Aramaioko webgunean ikus zenezake ikastaro hauen gainean egindako albistea eta baita egitarau osoa ere.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu