Teknologia albisteak

UEUko graduondokoetan eta doktorego programetan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
Ainhoa Latatu - UEU
2004-07-01 : 10:07

Udako Euskal Unibertsitateak duela hiru urte eman zuen titulazio ofizialen bidetik lehen pausoa, eta datorren ikasturtean bide hori sendotzen joan nahi du. Master bat, bi Espezialista titulu eta bi Doktorego programa izango dira UEUk hirugarren zikloan egingo duen eskaintza, guztiak ere EHUk balioztatuta

UEU 32 urtetan ibili da hezkuntza jarduera desberdinak euskaraz ahalbidetzen. Graduondokoen lau urtetako ibilibidea egin ondoren, aurten 2.000 ordu baino gehiagoko formazio eskaintzarekin UEU etorkizunera begira dago titulazio ofizialei dagokienez, indartu beharreko alorra dela ikusten baitu.

04-05 ikasturterako UEUn ezagutza-arlo desberdinetako espezialista titulua lortzeko ikastaroak, masterrak eta Doktorego Programak biltzen duen eskaintza prestatu du.

Espezialista eta masterrean Euskal Herriko Unibertsitateak onartutako 2 espezialista titulu eta master titulu bat -

  • HIZTEK espezizalista (4gn edizioa) eta masterra (3gn edizioa)
  • ESTATISTIKA ETA KONPUTAZIOA (Aurten berria!)-

Doktorego Programei dagokionez, 2 ekaintza desberdin hasten da aurten:

  • Euskal Herria XXI: Euskaldunak marko politiko, kultural eta linguistiko berriei begira (5. edizioa)
  • Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua (Aurten berria!)

Gainera, UEUren lagutzarekin HIZNET (Hizkuntza Plnagintza Ikastaroa Internet bidez) ikastaroa ere martxan dago datorren ikasturterako.

Izena emateko epea IRAILAREN 14RA ARTE egongo da zabalik

Informazio gehiago:

Erantzun

Sartu