Abangoardismo mota guztiak hilik daude. Aspalditik gainera. Alta, batzuk ez bide dira konturatu. Interesgarria da oso Marcos komandante-ordeak abangoardiaz, iraultzaz, erakunde armatuaz eta abarrez plazaraturiko zenbait ideia.
XXI. mendean sartu gara, baina hemengo batzuk ez bide dira konturatu horretaz. Izan ere, topikoz beteriko panfletotxoa, Egiari egia zor izenekoa, iritsi zait. Hona hemen puntu garrantzitsuak: borroka armatua etorkizuneko ezinbesteko erreferentea izanen da, herri dinamikaren eragile eta sustatzailea da, euskal erresistentziaren eta duintasunaren ikur da eta zapalkuntzaren aurkako erresistentziaren goreneko agerpena da.
Badirudi, XIX. menderantz goazela, abiadura bizian gainera, eta oraingoz ez dakigula ezer ikasi. Egia potoloak, borobilak eta erabatekoak agertzen dira panfletotxo horretan. Egia txikiak, partzialak, eta behin behinekoak agertu dizkigu Marcos komandante-ordeak behin baino gehiagotan.
Abangoardismo mota guztiak hilik baldin badaude, eta aspalditik gainera, hemengo batzuek ez bide dute gertaera hori ikusi nahi. Egia potoloen ordez, oso interesgarri eta adierazgarriak dira Marcos komandante-ordeak abangoardiaz, iraultzaz, erakunde armatuaz eta abarrez plazaraturiko zenbait ideia, Euskal Herriko gatazkari lotutako buruzko ideiak gainera.
Kontua 2002ko Urrian hasi zen, Marcos-ek epaile espainiar baten jarrera faxista salatu zuenean , epaileak Euskal Herriari erabat legitimoa den kausa bategatik politikoki borrokatzea etengabe ukatzen ziolako (eta diolako!).
Epaileak erantzun eta gero, Marcos-ek desafioa luzatzen zion, eztabaida bat proposatuz , non Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta kulturalei topa-gune batean elkartzeko gomita luzatu baitzien.
Era berean, Marcos-ek ETAri zuzenean, hitzari aukera bat ematearren, alde bateko menia eskatu zion . Euskal Herriko indar politiko, sozial, kultural eta erlijiosoei, edozein delarik haien ideologia, topa-gune horretan parte hartzeko gonbidapenaren zehaztasunak luzatzen zizkien , beti hitzari, eztabaidari, aparteko garrantzia emanez.
Halaber, espainiar eta euskal gizarteari, mundu osoan zehar erabiltzen den logika kriminalarekin bukatzeko horrela diotse : Gaurko munduan bi terrore motaren artean aukeratzea behartzen gaituzte, bata kritikatuz besteari laguntzea delakoan ( ) Guk badakigu aukera ez dela gauza bat ala bestea, bide berria irekitzen duena baizik
Eta ezker abertzaleko erakunde politiko, sozial eta kulturalei luzaturiko mezuan, erakunde horiei goraipatuz, Euskal Herriaren subiranotasunaz gain, sistema justuago, demokratikoago, libreago eta gizatiarrago eraikitzeko gai direla diotse .
Gara egunkarian EZLN taldeari erdaraz erantzuten dio euskal erakunde armatuak, aurreko eskutitz guztiak zehazki estudiatu eta gero. Beste gauza askoren artean, honela diotso komandante-ordeari: ... esta propuesta refleja una profunda falta de respeto hacia el pueblo vasco y hacia todos los que desde sus organizaciones estamos luchando de una u otra forma por la libertad.
Marcos-ek ondokoa erantzuten du : Euskal Herriari errespetua kontuan hartu ez diogulako baieztapenari dagokionez zeragatik izan behar du, alegia, hitzari aukera bat ematen proposatzea, elkarren kontra bide dauden egoeretatik, hitzaren hilketaz bere negozioa eta koartada egin dituztenen interesen kontra doalako.
( ) baina informatzeko prest zaudetenez, uste dut Euskal Herriari berari informatu beharko zenioketela,
Garzón epaileak espainiar herria eta [hego] Euskal Herria ordezkatzen dituela dio.
ETAk Euskal Herria ordezkatzen duela dio, eta hitzari aukera bat emateko proposatzean iraintzen badiogu, orduan Euskal Herri osoari iraintzen diogu.
Ez dakit espainiar herria eta Euskal Herria ados ote dauden baten eta besteen bidez ordezkatuak izateko. Beraiei dagokie, ez guri.
Garzón epailearekin eta zuekin gertatzen ez den bezala, guk ez diogu inor ordezkatzen dugunik, soilik geure burua ordezkatzen dugu ez dugu balizko ordezkatzearen atzean ezkutatzen; gehienetan ordezkatze horiek bereganatzen dira ordezkatuak jakin barik.
Badakigu munduko abangoardiako erakunde iraultzaileen (des)kontzertuan, zapatistek ez daukagula lekurik ezta erretagoardian ere. Horrek ase egiten gaitu.
Guri ez diozue behar errespetua exigitu Zeuen herriarekiko errespetua irabazi behar duzue
Guk, geurez, ez dugu inor seriotzat hartu, ezta geure buruari ere ez.
Gure borroka badauka ohore kodigo bat, antzinako geure gerlariengandik heredatua, eta, beste gauza batzuen artean,ondokoak dauzka: zibilen bizitza errespetatzea (nahiz eta gu zapaltzen gaituzten gobernuko kargu-kideak izan), baliabideak lortzeko krimena ez erabiltzea ; eta hitzei suekin ez erantzutea
Eztabaidarekin bukatu nahirik, hona hemen Marcos-en azken hitzak : euskal arazoa tabua zen indar progresisten artean, eta soilik ukitua izan zitekeen ETAren terrorismoa kondenatzearren, kurioski bi gauza ahaztuz: bata, Estatuaren terrorismoa; eta bestea, ETA ez dela Euskal Herriaren subiranotasunaren alde borrokatzen duen indar bakarra.
( ) Agian egunen batean gure hitzek Euskal Herriaz eta beronen borroka politikaz eta kulturalaz sentitzen ditugun maitasuna, errespetua eta miragarritasuna islatzen ikasiko dute.
Agian egunen batean topa-gune hura gauza liteke eta, hitzari aukera bat emanez, Euskal Herriak, eta munduko beste herrialde guztiek, merezi dituzten independentzia, demokrazia, askatasun eta justiziazko biharko bideak aurki litezke.
Soilik bere burua ordezkatzen duen edozein taldek jakin beharko luke, XXI. mende honetan, alde batetik, abangoardismoa aspalditik bukaturik, hilik, dagoela, eta, bestetik, egun, Europa honetan, desobedientzia zibila da bultzatu beharko dena, ez inolako borroka armaturik.
(Ikus Marcos-i Gabriel García Marquez-ek egindako elkarrizketa .)
ohhh bai! entzun ezazue arretaz, zuek Europako errebelde oker eta ezjakinak gure Markos orojakileak eta Euskal Herriko bere sektakideen gaurko sermoia.
Ohh zuek Txetxeniar terroristak! jakizue bidea ez dela Kalasnikov-a hartzea zuen herriaren herena akatu dutenen aurka. Ez ez ez. Egin beharrekoa da XXI. mende honetan bakearen aldeko argizari pizte erraldoia Groznizen. Egidazue kasu.
Ohhh zuek irlandes eroak! utzi Belfasteko komunitateak armez defenditzeari! alajaina! Saiatu al duzue zure alaba txikia eskolarako bidean harrika hartu zuen unionista hori hitzez konbentzitzen bere okerraz? seguru nago ezetz!
Eta zuek, deabruenen artean deabruenak. Zuek burugogorren artean astopotroenak. Zuek euskaldunak ez al dakizue Europan zaudetela. Noiz eta modernitatea eta demokraziaren aroan. Ez al duzue ezer irakatsi Europako formakuntza demokratikoaz ezer ikasi??? aiiii zuek, galduak.... utzi erresistitzeari eta etorri gurekin, gure parlamentuetara demokratikoki eztabaidatzera.
Ez al duzue Euskal Herriko desobedientzia zibilaren bultzatzaileengandik ezer ikasi??
Ez duzuela horren berririk izan?? Beno... ekintzak agian ez baina teoria teorikoaz zer diozue? Ezin uka polita denik ezta?
eta praktika noizko?? beno.... horretarako armak utzi, errenditu eta moldatuko gara. Egidazue kasu.
Ez borrokatu horrela gaizto halakoak, mesedez. Osea porfa, egizue nire moduan.
Erabat ados Sustaturen argitaratze partzialtasun erabatekoarekin.
Nik bitan saiatu naz mezu kultural-politikoa plazaratzen eta bietan emaitza berdina. Putza.
Esan gabe doa nireek artikulu-panfleto honek duen kutsu politikerotik oso urrun zeudela. Halere honek aurrera egin du.
Ezker Abertzaleari, zenbait intelektualitok egindako sasi-pazifismoz jantziriko mezuei atea beti zabalik.
Ez dut ulertzen. Edo ez dut ulertu nahi.
Tira ba! Ez naiz bakarra. Zergatik jarrera hori? Nik ere dagoeneko gaizki pentsatuko dut, ez dudalako ondo pentsatzeko arrazoirik (eta normalean oso ingenuoa izaten naiz). Sustatuko editoreen iritziekin edo interesekin bat ez datozen berriak ez dira argitaratzen.
Orain esaten da identifikatu egin behar dela, baina batzuk ezizenarekin argitaratzen dute (horrek zer eransten dio berriari? ze plus dakar izenak? uztailean foro honetan izandako eztabaidan partehartze gehienak bide honetatik joan ziren)(ze klubetan eman behar da izena horretarako?). Gero izena eman arren ez dute argitaratzen. Interesgarria izango da jakitea ze iritzi mota diren zentsuratzen direnak, baina badirudi aurrekoak esandakoaren arabera espazio politiko bati dagozkionak direla, ez baititut hemen ezker abertzaleari emandakoak bezalako "opariak" ikusi beste alderdi batzuentzat, ez eta Jaurlaritza edo Foru Aldundientzat ere.
Egia da Sustatu sortu eta gestionatzen dutenek beraien iritzi eta interesen arabera jarduteko eskubidea dutela, baina behintzat kontrakoa ez adierazi.
Ez naizenez klub berezi horretako kide, hauxe izango da nire azken partehartzea Sustatun, bai behintzat gauzak aldatzen ez badira.
>ekintzak agian ez baina teoria teorikoaz zer diozue? Ezin uka >polita denik ezta? eta praktika noizko?? beno.... horretarako armak utzi, errenditu eta moldatuko gara. Egidazue kasu.
Olalaaa!
Postaleko pekatariak "praktikaz" hitz egiten hasi eta parregurea ematen dutela uste. Klaro, antiguay izateak guay egiten nau! Ze praktikataz zabiz maitea? Manifaren manifaren manifa prestatzeko manifaz????? Edo geroko postmanifaz? Manifestatze superiraunkorrak itzel nekatzen baitu. Ze beste praktika duzu memorian?
Txetxenia, Irlanda... badaude bai, baina beste hainbeste adibide ere badira monamurrrr, eta dagoeneko ez duzue inor nahasten diskurtso apokaliptiko-patetiko horrekin. Ezta legitimatu nahian edo dozenaka elkarte independiente asmatuta ere. Gu -ez zu ez ni- ez gaude beste inon; Euskal Herrian gaude eta ez gara kalasnikoven ondoan jaio, peli-kulero!
Izengoiti baten azpian, ezizen baten barruan, goitizen baten barnean bere burua ezkutatzen duenak bere burua oso ongi definitzen du.
(Nahiz eta uztailaren hasieran bidalia izan, hots, azken ekintzak hasi baino askoz lehenago nire artikulutxoa BERRIAn abuztuaren 25eko alean- irakur daiteke. Baita MediaBerri izeneko webean ere.)
SUSTATU-koa esperimentu bat izan da, jakiteko zenbat koldar dauden gure herrixka honetan. Dena den, hitz gutxiago eta ekintza gehiago. Badakizue: Erakundeak behar zaituzte.
Izengoiti baten azpian, ezizen baten barruan, goitizen baten barnean bere burua ezkutatzen duenak bere burua oso ongi definitzen du.
(Nahiz eta uztailaren hasieran bidalia izan, hots, azken ekintzak hasi baino askoz lehenago nire artikulutxoa BERRIAn abuztuaren 25eko alean- irakur daiteke. Baita MediaBerri izeneko webean ere.)
SUSTATU-koa esperimentu bat izan da, jakiteko zenbat koldar dauden gure herrixka honetan. Dena den, hitz gutxiago eta ekintza gehiago. Badakizue: Erakundeak behar zaituzte.
Ez da nire asmoa mezu honetan kritikatzen den hori defentzatzea. Bai ordea, hori egin gabe, mezua bera kritikatzea.
Topikoak aipatzen dituzu sarreran bertan. Eta arrazoia daukazu, topikoz beteta dago orri hori. Nik ere izan nuen eskuan Bilboko jaietan eta horrela deritzot. Ez da bakarra ordea, hemen originaltasun gutxi dago. Esaidazu bestela (Marcosen hiru lau ideia horiez gain) nor ari de originaltasun puntua jartzen. Hor dago gakoa nire ustez. Izan ere, zure mezua beste topiko antzu bat dela uste dut. Borroka armatua bukatu eta gero zer? Beti pentsatu izan dut borroka armatuaren bukaera eskatzen denbora gehiegi pasatzen dela, horren ordez borroka hori deslejitimatuko lukeen benetako bideak zabaltzen pasa litekeen denbora ederra. Badakit, batek baino gehiagok "borroka armatua beste ekintza asko oztopatzen ari da". Pentsatu duzue seriozki borroka armatua desagertuta zenbat oztopo desagertuko liratekeen. Nik nire bururako zenbatu ditut eta ez zaizkit hainbeste ateratzen.
Zure mezua kritikatu behar nuela esan dut eta orain esango dizut zergatik. Kontua da nik prentsa orain bai orain ez irakurtzen dudala (arrazoi ezberdinengatik, eta ez nago arro munduan gertatzen diren gauzetaz erdi desinformatua egotea). Prentsa esaten dudanean edozein informazio iturri esan nahi dut noski. Ba hori dela eta aitortu behar dut Marcosen proposamen hori izan zenean ez nuela fin fin jarraitu. Zertzelada lodienak ezagutzen ditut. Hala ere iruditzen zait Marcos eta ETAren arteko idatzi truke (publiko) hori komentatzeko orduan jarrera oso subjetiboa hartu duzula. Subjetiboa, eta zure jarrera (topikoarekin) guztiz bat datorrena. Hasiera batean guztiz berezia iruditu zait hain zuzean kritikatu duzun gaztelerazko ETAren komunikatu horren zati hori (Marcosek errespetu gabe jokatu duela edo antzeko zerbait esaten duena) bere horretan bukatzea. Esan bezala, ez dakit zehazki komunikatu horretan zer esaten zen, baina hori argudiatuta etorriko zela pentsatzen dut eta seguruenik argudioak pentsaera hori pobre utzi eta zure tesien alde etorriko litzateke. Baina zuri dagokionez, ez duzu jarri eta baieztapena bera, bere horretan, kritikatzera mugatu zareral deritzot. Kritikagarrria benetan. Hori ikusita berri irakurteka bat egin eta aurretik ponpoxoa (nahiz eta ez guztiz zuzena) iruditu zaidan artikulua traketsa eta pobrea iruditu zait guztiz. Oinarritzat hartzen diren euskarriak (borroka armatuaren aldeko eskuorri hori eta Marcos eta ETAren arteko mezuak) modu oso subjetiboan erabiltzen dituzu. Kontuz, ez dut esan nahi subjetiboa izan behar ez duzula pentsatzen dudanik. Esan nahi dudana da, beste dokumentu batzuetan oinarritzen den diskurtso bat botatzen denean, beste dokumentu horiek gehiago hitz egin dezaten utzi behar dela pentsatzen dudala. Idazleak dokumentu horiek aukeratzearekin soilik subjetibotasun puntua jartzen du, nahiz eta komentario sakon batekin aberastu dezakeen.
Pena eman dit, alde batetik, aipatutako esku orri hori eskuetan ez izana, hemen transkibatzeko. Kritika egiten zaionez, jendeak irakur dezan. Nirekin ados egongo zara idatziak berak bakarrik erakusten duela hobekien bere balio urria. Horregatik egiten zait kuriosoa hau eta bestea aipatu izana zure irakurleei zertaz ari zaren hobeto erakutsi gabe.
Zure artikuluarentzako nire nota 3 (10etik). Argutidioak: topikoa (Marcosen kontu horrekin aberasten duzu bakarrik) eta pobrea (kritikatu diren zein goraipatu diren erreferentziei ez zaie hitz egiten utzi, halegia, ez dira modu luzeago batean ekarrik), mezuaren beraren pobretasuna eta era bateko antzutasuna ahaztu gabe.
Hasieran esan bezala, nire mezu honen helburua ez da inondik inora zure mezuan kritikatzen duzun hori defendatzea (konturatzen bazara ez dut hori inon egin), bai ordea zure gaia erakusteko modua (elipse garrantzitsuekin) eta zure jarrera (ez eraikitzailea edo behinik behin atzerakoia deritzodana) kritikatzea.
Hainbeste gauza dira ze gauza ba ahaztu zaidala. Uste dut Marcosen mezutik atera duzun zati batean agertzen dela ETAk Euskal Herriaren ordezkaritza hartu nahi duela. Ez dakit horrela nahi duen (ez dut inon irakurri), mahai batean edo besten horrela egiten saiatu dela ... agian arrazoia, izan ere ez da horrela egin duen bakarra, kritikagarria nire ustez. ETAk bere burua ordezkatzen du, beste guztiak gure burua ordezkatzen dugun bezala.
Bukatzeko, Sustatukoei pare bat mezu: Hau kultura al da?
Sustatu nire orri lehenetsia da, baina laiste hori izateari utziko dio. Zergatik, behin baino gehiagotan mezu batzuk sartzen saiatu izan naizelako (nire izen abizen eta guzti eta munduko inozentzia guztiarekin, inor kritikatu gabe eta inolako arazorik izango ez luketen eta atzera boda dizkidazuelako mezu nagusiak soilik identifikatuta dituzuen jendeak idatzi ditzakeela argudiatuz. Denbora luzez konturatzen ari naiz identifikatuta dituzuen horiek guztiak "palo beretsukoak" direla, sarri sarri arteratzen baitira erantzuten ari naizen honen moduko mezuak mezu orokorren artean eta inoiz ez Aralar, PNV eta horrelakoak kritikatzen (ezker abertzalea eta indar espainiarrak bai ordea). Eta guztientzako dagoela uste dut. Gune interesgarria duzue eta horregatik da nire orri lehenetsia, baina ideia anistasunik ez dago adierazita (kasualitatea izan daiteke, horrelako jendeak hitza hartu nahi izan duelako).
Ondo izan