Euskalherria.com martxan da dagoeneko
2004-08-30 11:08
Atal ugari
Gara eta Le Journal du Pays Basque egunkariek bat egin dute Euskalherria.com webgunean. Hainbat eduki batzen dira atarian, hala nola, aipatu bi egunkarien edizio elektronikoak. Azken orduko albisteak ere argitaratzen dira.
Bestalde, fototeka ere eskaintzen du Euskalherria.com-ek. Bertan, hainbat gairi buruzko argazkiak aurkitu daitezke. Gainera, internautek beren iritzia eman dezakete foroen txokoan.
Gidak ere azaltzen dira webgune berrian. Euskal Herriko Naturguneen Gida eskaintzen du: naturguneen gaineko informazioa, argazkia eta mapak biltzen dira.
Zerbitzuen atalean hainbat informazio jasotzen da: agenda, eguraldia, telefonoa eta farmaziak. Denda eta webgida dira webgune berriaren beste bi atal.
Erantzunak kargatzen...