Kopiatzea hitz itsusia izan da beti, gaizki ikusia. Baina, nork ez du kopiatu noizbait? Gainera komenigarri omen da, Eduardo Manchonek ederki azaldu duen bezala.
Alzado aldizkari elektronikoan publikatu du Eduardo Manchonek kopiatzearen onurei buruzko artikulua
- Sortzaile handienek ere kopia erabili izan dute eta beraien meritu handiena izan da besteen ideiak egoki konbinatzen eta elementu berriak gehitzen jakitea.
- Ez gara haserretu behar norbaitek kopia egiten digunean, efektu positiboak negatiboak baino gehiago baitira.
- Kopiengandik onura jasotzea erraza da, ideia berriak azkar publikatuz eta Copyleft motako lizentziak erabiliz.
- Webgintzan da bereziki beharrezkoa kopia, ongi egindako gauzak berrerabiltzeak erabiltzaileari nabigatzen laguntzen baitio.
- Espainiako (eta bide berean euskal Internetaren) egoera negargarria da zentzu honetan. Ongi egindakoa berrerabili beharrean, bakoitza "bere estandarra" finkatzen saiatzen da. Emaitza, webgune inposibleak.
Artikulu osoa hemen: Sin copia no hay estándar, sin estándar no hay universalización
Bai, Chateaubriand zaharrak ederki zekien ezin duela idazle batek deus sortu edan dituen urak erabili gabe. Horregatik, imitatzailea zela esaten hasi zitzaizkionean, guztiz balekoa den erantzuna eman zuen berak: "Originala ez da izaten inor imitatzen ez duen hura. Originala, inork ezin imita dezakeena da".