Sustatu logoa Teknologia albisteak

Tourraren antzeko porra: Yahoo-ren Superliga

Sustatu - Sustatu
2004-08-31 12:08

Zuk nahi duzun jokalariekin ekipoa osatzeko aukera izango duzu; baina, kontuz, 100 unitateko aurrekontua izango duzu eta aurrekontu hori ondo kudeatzea komenigarria izango da. Izan ere, garesti erositako jokalari batek ez badu ezer egiten merke saldu beharko duzu eta zure aurrekontua jaitsi egingo du horrek.

Aurrelari eta defentsentzat puntuak

Gol bakoitzak 5 puntu balio ditu, baina ez dituzte aurrelariek bakarrik jasoko puntuak; defentsek ere 5 puntu jasoko dituzte lana ondo eginez gero. Beraz, defentsa eta aurrelarien arteko oreka lortu beharko duzu ekipoan.

Yahoo-ren Superligan parte hartu nahi izanez gero, hemen helbidea: http://es.superliga.fantasysports.yahoo.com/football

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu