KDE 3.3 berria orain gutxi argitaratu da. 50 hizkuntzatan aurkitu daiteke, tartean euskaraz. Leiho kudeatzaileak hainbat abantaila dakartza.
Linuxen filosofia du oinarri KDE-k (K Desktop Enviroment). Hala ere, Unix antzeko ia sistema guztietan erabili daiteke. GPL lizentziapean dago. Proiektu irekia da; hau da, bere garapenean nahi duten pertsonek eta erakundeek parte hartu dezakete.
Parte hartzea eta itzulpena
KDEuskaraz proiektuaren webgunean parte hartzeko deialdia egiten da. GNU programak euskaratzen dihardutenen elkarlana bultzatzen da, besteak beste. Egitasmoaren helburu nagusia euskara KDEn ofiziala izatea da. Horretarako KDELIBS eta KDEBASE paketeen %90ak itzulia egon behar du. KDE 3.3n ofizialtasuna 2004ko otsailan lortu zen.
Orain artekoa mantendu eta pixkanaka-pixkanaka itzulitako hitz kopurua handitu eta itzulpen kalitatea hobetu behar dela adierazten da KDEuskaraz proiektuaren webgunean. Itzulpen lanak ere zehazten dira eta paketeen egoera azaldu. Itzulpenak nola egin ere erakusten da.
KDE proiektuaren webgunean ezaugarriak, abantailak eta aplikazioak azaltzen dira. KDE-k hainbat funtzio ditu, hona batzuk:
Erantzun
Sartu