Creative Commons saritu dute Austrian
Irailaren 2tik 7ra bitartean egingo da Austriako Ars Electronica Festival. International Competition for Cyberarts 2004 sariketa antolatu dute jaialdian eta Creative Commons-ek Net Vision saria jaso du.
Beste sari batzuk ere banatu dituzte. Digital Communities atalean saria jaso dute Wikipediak eta HIESaren aurkako The World Start With Me webguneak. Sari guztien berri jaialdiaren webgunean duzue.
Creative Commons, copyleftaren bultzatzaile
Copyleftaren asmoa da publikatzen den lan bakoitzarekin batera kopiatzeko baimen bat ematea, beti ere kopia hori baldintza batzuen barruan egiten bada. Creative Commons-ek kopiatzeko lizentzia horien fabrikazioa erraztu eta automatizatu du. Orain, edozein egilek eman dezake baimena bere lana kopiatzeko, baldintza batzuk jarriz.
Erantzunak kargatzen...