Iaz, irailaren 1ean, ezarri zuten erabili gabeko CD eta DVD-en kanona. Indarrean darama urtebete, eta tarte horretan, erabiltzaileek 36 milioi euro baino gehiago ordaindu dute.
El Mundo egunkarian irakurri dugunez, Internauten Elkarteak (Asociación de Internautas) bere kexa azaldu du kopuru horren aurrean. Kanona ezartzearen erabakia gogor kritikatu du elkarteak. AIren esanetan, "ez gaude pirateriaz hitz egiten, kopia piratak ez dira legalizatzen kanona ordainduta. Ordaintzen dugu soilik entitate pribatu batzuk horrela erabaki dutelako". Gainera, elkarteak dioenaren arabera, SGAE-k pirateriarekin galdu duen dirua berreskuratzeaz gain, 4.975.359 euroko irabazia izango du.
ASIMELEC (Asociación Multisectorial de Empresas Españolas de Eléctronica y Comunicaciones) eta autore eskubideen aldeko gestorak akordio batera iritsi ziren. Hauek dira sinatzaileak: AIE (Artistas Intérpretes o Ejecutantes), AISGE (Artistas Intérpretes, Sociedad de Gestión), EGEDA (Entidad de Gestion de Derechos de Propiedad Intelectual), SGAE (Sociedad General de Autores y Editores), DAMA (Derechos de Autor de los Medios Audiovisuales) y CEDRO (Centro Español de Derechos Reprográficos) eta ASIMELEC. Azken honek, espainiar estatuko CD ekoizle eta inportatzaile diren %80 enpresa inguru biltzen ditu.
Kanonaren albistea Sustatun: Erabili gabeko CD eta DVD-ek kanona daramate irailaren 1a ezkero
Erantzun
Sartu