iMac G5 ordenagailua aurkeztu da
Gaur goizean Phil Schiller Apple enpresako lehendakariordeak erakutsi du iMac G5 ordenagailu berria. Parisen izan da, Apple Expo erakusketan. Hedabideek berehala harrotu dute gaia sarean.
Monitorea da ordenagailua
Betiko moduan, ordenagailuaren diseinuak ematen du atentzioa. Izan ere, sistemaren elementu guztiak LCD pantaila batean sartzen dira. Applek bi pantaila aurkeztu ditu: 17 eta 20 ontzakoak. Eta hor sartzen dira plaka logikoa, bozgorailu estereoak, disko gogorra 80 edo 160 GBkoa, Combo unitatea edo SuperDrive kargazkoa eta baita elikatze unitatea ere. Prezioa: 1.369 eurotik hasita.
G5 prozesagailuari esker, Applek jartzen du etxeko erabiltzailearen esku orain arte profesionalen pribilegioa zena: goi mailako ordenagailua. Honek dakar instalaturik Mac OS X v10.3 sistema eragilea, AppleWorks, (idazteko programa, kalkulu orria, datu basea, marrazteko programa, taulak ) iLife (bost programarekin: GarageBand, iTunes, iPhoto, iMovie, iDVD) eta zenbait joko.
Laurogei GBko ordenagailuan gorde daitezke 6 ordu bideo, 18.000 abesti edo 48.000 argazki. 160 GBkoan, hori halako bi. Horrezaz gain, CDak graba litezke, nahasketa eta guzti, DVDak ikusi eta baita hauek grabatu ere.
Erantzunak kargatzen...