Teknologia albisteak

AEBetako militar desertore baten webgunea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-08-31 : 10:08

Jeremy Hinzman Estatu Batuetako Armadako soldadu desertorea da. Webgune propioa du sarean. Ez zen Irakeko gerrara joan. Erabakiaren arrazoiak azaltzen ditu webgunean, besteak beste.

Jeremy 2001ean sartu zen Estatu Batuetako Armadan. 2002ko abuztuan objetore estatusa izateko eskaera egin zion Armadari. Bere eskaerak ez zuen erantzunik. Prozesuak irauten zuen bitartean, "gudaz kanpoko misioetan" jardun behar izan zuen. Azkenean, bere eskaerari ezezkoa eman zion Armadak.

Iraken borroka egiteari ezezkoa

Irakeko gerran ez zuela parte hartuko erabaki zuen. 2004ko urtarrilean, Jeremy eta familia Estatu Batuetatik alde egin eta Kanadara joan ziren bizitzera, Torontora. Jeremy Hinzman (1979, Rapid City, South Dakota) eta bere emaztearen, Nga Nguyen (1972, Laos) biografiak irakurri daitezke webgunean.

Webgunean gaiaren inguruan berari egin dizkioten ohiko galderak jasotzen ditu, baita erantzunak ere. Jeremyk eta familiak jasotako elkartasun eskutitzak ere irakurri daitezke.

http://www.jeremyhinzman.net/

Erantzun

Sartu